Sugar Ray Leonard
Sugar Ray Leonard (Wilmington, Ipar Carolina, AEB, 1956ko maiatzaren 17a) estatubatuar boxeolaria da.
Sugar Ray Leonard | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Wilmington (Ipar Carolina), 1956ko maiatzaren 17a (67 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parkdale High School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | boxeolaria eta aktorea |
Parte-hartzailea
| |
Lateralitatea | orthodox stance (en) ![]() |
Altuera | 70,5 hazbete |
sugarrayleonard.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Biografia
Sugar Ray Robinson ospetsuaren ohorez hartu zuen Sugar goitizena. Urrezko domina erdietsi zuen welter pisuan 1976ko Montrealgo Olinpiar Jokoetan. Diru-premiak boxeolari profesional egitera behartu zuen 1977an, eta WBC Munduko Boxeo Kontseiluaren Welter Pisuko Munduko Txapelketa irabazi zuen 1979an, Puerto Ricoko Wilfred Benítez mendean hartuz.
1980an, Roberto Durán panamarrak kendu zion txapela, baina urte berean berreskuratu zuen ordaineko borrokaldian. 1981ean, WBA Munduko Boxeo Elkartearen welter eta superarin pisuetako munduko txapelketak bereganatu zituen. 1982an, erretina askatuta, utzi egin zuen boxeoa, baina 1984an berriro itzuli, eta Erdi Pisuko Munduko Txapelketa irabazi zuen 1987an, Marvin Haglerren aurka. 1988an, WBCren Supererdi eta Superastun Pisuetako Munduko Txapelketak bereganatu zituen; hala, bost mailatako txapelketak irabazten zituen lehen boxeolaria bilakatu zen.
1997an, munduko txapelketarako borrokaldia galdu, eta erretiratu egin zen. Profesionaletan egin zituen borrokaldietan, 36 garaipen lortu zituen, eta 3 bakarrik galdu.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sugar Ray Leonard ![]() |
- (Ingelesez) Sugar Ray Leonarden webgunea