Sufragio unibertsal

Sufragio unibertsala adinez nagusiak diren hiritar guztiei botoa emateko eskubidea eskaintzen diena da[1], horren bitartez parlamentuetan parte hartzen duten ordezkariak zein gobernuburuak aukeratzeko.

Artikulu hau gizaki guztientzako sufragismoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Emakumeen sufragismoa».
Sufragio unibertsala irakurri daiteke Parisko errepublikari monumentuan.

Botoa emateko eskubidea inori ukatzen ez dion hauteskunde sistema hau, Frantziar Iraultzako lehen aldietan lortu zenetik, borroka sozial eta politikoen ardatz nagusietakoa izan zen eta baita herri eskabideen lehenengo motorra ere. XIX. mendean gizonezkoen sufragio unibertsala bakarrik ezarri zen. Herririk gehienetan emakumeek ez zuten botoa emateko eskubidea lortu XX. mendean ondo sartu arte.

XX. mendeko urte luzeetan sufragismoaren borroka emakumeen eskubideen borrokarekin lotuta egon zenez, askotan oker badago ere sufragismoa eta emakumeen sufragismoa sinonimotzat hartzen dira.

Laburbilduz, sufragio unibertsala dagoela esaten dugunean, adin nagusiko hiritar guztiak bozkatzeko eskubidea dutela esan nahi du.

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.