Suessetani

Suessetanoak[1] edo suessetanak (Suessetani iturri klasikoetan) Iberiar Penintsulako erromatarren aurreko herria zen, eta batez ere Arba ibaiaren arroko lautadan bizi ziren (Ebro ibaiaren iparraldeko adarra), egungo Cinco Villasen, Aragoin, Zaragozako probintzian (Aragoiko mendebaldekoenean) eta Errege Bardeako eremuan (Nafarroako hegoaldekoenean). Dena den, hipotesi bat baino gehiago proposatu dira herri honen kokapenari buruz.[2]

Talde etniko infotaulaSuessetani
Motaetnia eta Ancient Peoples and Places (en) Itzuli

Corbio izan zen Suessetanien hiri gotortu bat, baina ez da oraindik aurkitu (agian Zangozaren eta Sause artean). Bolskan ere Suessetanoa zela uste da.

Erreferentziak

  1. «Euskal Herriko egungo geografia eraketaren arrazoi historikoak» www.euskadi.eus 2011-07-13 (Noiz kontsultatua: 2022-11-21).
  2. (Gaztelaniaz) ImagoPyrenaei |, por. «02. La localización geográfica de los Suesetanos – Imago Pyrenaei» www.imagopyrenaei.eu (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).

Kanpo estekak

Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.