Suerte (filma)
Suerte (euskaraz Zortea) 1997ko Ernesto Tellería euskal zinema zuzendariaren thriller filma bat da.
Suerte (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1997 |
Izenburua | Suerte |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | thrillerra |
Iraupena | 90 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ernesto Tellería |
Antzezlea(k) | |
Daniel Guzmán (en) ![]() Núria Prims (en) ![]() Pepón Nieto Javier Albalá (en) ![]() Ion Gabella Juanjo Puigcorbé Ramon Agirre Anne Igartiburu Patxi Biskert Txema Blasco Jordi Dauder (en) ![]() Reyes Moleres Fernando Valgañón Iñigo de la Iglesia Koldo Losada Gorka Aginagalde Ramón Ibarra | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Barricada |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Gasteiz |
![]() ![]() ![]() |
Filma hau Gasteizko Zaramaga auzoan filmatu zen, bertako Teo taberna filmeko Australia metaforikoa izan zelarik.[1]
Argumentua
1990eko hamarkadako erdialdea, Gasteiz hiriko Zaramaga langile-auzoa. Toni (Daniel Guzmán) gasteiztar mutil gaztearen asmo bakarra bere bizitza hobetzeko dirua nola edo hala lortzea da, ondorioz Ertzaintzako Berasategi komisarioaren (Juanjo Puigcorbé) eskaintza onartuko du, hainbat banku lapurreta txikietan parte hartzea. Hasieran Tonik eskaintzari uko egiten dio, baina lehen lapurreta ongi atera eta ezeren beldurrik izan behar ez dagoela dirudi. Halere zortea bigarrengoz tentatzeko prest agertzen da, batez ere maila eta arrisku handiagoko proiektua baita.
Aktoreak
- Daniel Guzmán: Toni
- Núria Prims: Rakel
- Pepón Nieto: Santos
- Javier Albalá: Kosme
- Ion Gabella: Iñaki
- Juanjo Puigcorbé: Berasategi
- Ramon Agirre: Mendigorria
- Anne Igartiburu: Amaia
- Patxi Biskert: Satur
- Txema Blasco: Aita
- Jordi Dauder: Komisario burua
- Reyes Moleres: Amelia
- Fernando Valgañón: Patxi
- Iñigo de la Iglesia: Oier
- Teresa Ibáñez: Ama
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Suerte filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Suerte filmaren fitxa irakurgai Fimaffinity.com webgunean (Ingelesez)