Suediako Legebiltzarra
Suediako Legebiltzarra (suedieraz: Sveriges riksdag) Suediako ganbera bakarreko legebiltzarra da eta Suediako Gobernuari estuki loturik dago. Stockholm hiriburuko Gamla Stan alde zaharreko Helgeandsholmen uhartean kokaturik dago, uharte guztia hartzen duen jauregian, Stockholmeko Errege Jauregiaren ondoan.
Suediako Legebiltzarra Sveriges riksdag | |
---|---|
. legegintzaldia | |
Mota | |
Mota | Ganberabakarra |
Zuzendaritza | |
Mahaiburua | Stefan Löfven (SAP) 2014ko urriaren 3. urtetik |
Osaketa | |
Eserlekuak | 349 |
Alderdi politikoak | Gobernua (138): SAP (113) + Berdeak (25) Oposizioa (Aliantza) (140): Moderatuak (83), Zentrua (22), Liberalak (19), Kristau Demokratak (16) Gainerakoak (70): Demokratak (42), Ezkerrekoak (21), Independentea (8) |
Hauteskundeak | |
Azken hauteskundeak | 2014ko irailaren 14a |
Batzarlekua | |
Suediako Legebiltzarraren jauregia, Helgeandsholmen, Stockholm 100 12 | |
Webgunea | |
www.riksdagen.se Suediako Legebiltzarra Suediako Legebiltzarra (Stockholmgo udalerria) |
Historia
1435ean Arboga hirian Suediako noblezia biltzartu zen eta hau kontsideratzen da Legebiltzarraren abiapuntu. 1527an Gustavo I.a Vasa erregeak lau estamentu sozialek osatzeko agindua eman zuen, nobleziak, elizak, burgesiak eta nekazari askeek.
1866an bi ganberatako sistema ezarri zen eta horrela mantendu zen 1970 arte, ganbera bakarrekoa bihurtu zen arte. 1976tik aurrera 349 diputratuko ganbera ezarri zen.
Suediako Legebiltzarraren jauregia
1897an eraikitzen hasi zen Helgeandsholmen uhartean eta 1905ean ireki zituen ateak. Aron Johansson arkitektoak diseinatu zuen estilo neoklasikoan, berariaz prestaturiko lehiaketa bat irabazi ostean.
Bi raikinek osatzen dute, gaur egun arkuz lotuak daudenak. Bietako bat, mendebaldean dagoen eriakin zirkularra, Suediako Bankuaren egoitza zen baina 1976an tokiz aldatu eta Legebiltzarrak hartu zuen eraikina.
Iruditegia
- Suediako Legebiltzarraren jauregia.
- Legebiltarrerako sarrerako atea.
- Norrbro zubia, ezkerrean Legebiltzarraren jauregia.
- Strömparterren parkea.
Kanpo estekak
- (Suedieraz) Legebiltzarraren webgune ofiziala