Suebo
Sueboak[1] (latinez: suebi edo suevi; antzinako alemanez swēbaz) Iparraldeko Europatik etorritako germaniar etnia zen. Haren jatorrizko lurraldea Itsaso Baltikoaren inguruan zegoen; hori zela eta, erromatarrek Mare Suebicum zeritzoten. Tazitok ekialdeko germaniar herri guztiak suebo izendatu zituen.
Beren migrazioetan, sueboek hegoaldera eta mendebaldera jo zuten eta gaurko Alemanian bertakotu. Alemaniak oraindik Suabia (alemanez: Schwaben) izeneko eskualdea dauka, antzinako Wurtemberg erreinuan edo gaurko Baden-Wurttemberg estatuan eta Bavariako hego-mendebaldean, Ulm hiriaren inguruan. Garai hartan, sueboen zenbait tribu banatu ziren eta alaman bihurtu; alaman izenetik datorkigu euskaldunoi Alemania hitza, frantsesaren bidez ekarria.
411. urtean, sueboak eta bandaloak Erromako Gallaecia probintzian kokatu ziren, Honorio enperadorearekin hitzarmena (foedus) izenpetuta. Haren hiriburua Bracara Augusta (gaurko Portugalgo Braga) zen. Sueboen Erresuma 456an bisigodoek suntsitu zuten Orbigo ibaiaren batailan. Harrezkero, bisigodoen menpe bizi izan ziren.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 6 or..