Sud Ouest
Sud Ouest Frantziako eskualde egunkaria da, 1944an sortu eta Bordelen argitaratutakoa.
Sud Ouest | |
---|---|
Mota | Eskualdekoa |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | frantsesa |
Argitaratze lekua | Bordele |
Argitaletxea | Groupe Sud Ouest |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Frantzia |
Maiztasuna | egunero |
Salneurria | 343.292 |
Historia | |
Sortzailea | Jacques Lemoîne |
Erredaktoreak | Patrick Venries |
Identifikadoreak | |
ISSN | 1760-6454 |
www.sudouest.com/ | |
Ipar Euskal Herrian egunkari erreferentzial eta salduena da. Egiten zaion kritika bat eremu hori banatzea da: Pays Basque deitu edizioan Lapurdi eta Nafarroa Beherea besterik ez daude; Zuberoak, aldiz, Béarn edizioaren barruko orrialdea du, beste eskualde biarnes bat izango balitz.
Hizkuntza aldetik ia frantses hutsezkoa da. Pays Basque edizioan euskarazko zutabe testimonialen bat egoten da, oso ehuneko txikia suposatzen duena eta astean behin ateratzen dena; euskarazko artikulua idatzi izan duena Janbattitt Dirassar izan ohi da[1]. Are txarrago gertatzen da okzitanierarekin beste edizioetan: zenbaitetan antzeko zutaberen bat dute eta beste batzuetan hori ere ez.
Hedapena
Hedapen eremua hurrengo departamenduak hartzen ditu:
Erreferentziak
- Erreferentzia Euskararen Bloga delakoan.
Kanpo estekak
- (Frantsesez) Egunkariaren webgunea