Subijana etxea
Subijana etxea Villabonako eraikin bat da, ehungintza lantegia izan zena mende batez, eta 21. mendean euskalgintzako erakunde eta ekimen batzuen egoitza dena.
Subijana etxea | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Villabona-Amasa |
Koordenatuak | 43°11′09″N 2°03′11″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Erabilera | Lantegia etxebizitza bulego-eraikina |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura eklektikoa |
Solairuak | 4 |
Azalera | 900 m² |
Historia
1860an sortu zen lantegia, Sociedad de Silva Hermanos y Frois izenarekin, baina laster Subijana y Compañía bilakatu zen (Subijana y Cía gisa laburtua ohikoan). Eraikin eklektiko eta berezia izan zen, lantegiaz gain, bulegoak eta etxebizitzak ere bazituelako. Ehungintzara dedikatu zen Subijana y Cía, 1980ko hamarkadaren amaieran itxi zen arte. Kolore bakarreko kretonak edo anitzeko musuzapiak egiten zituen, besteak beste[1].
.jpg.webp)
21. mendean, Villabona-Amasako udalak erosi zuen erakina, eta beste erakunde batzuen laguntzaz egokitu zen, euskalgintzako erakundeen zerbitzura uzteko. 2008an Bertsozale Elkarteak inauguratu zuen, elkarte gisa bertan toki hartuz, eta Elkarte honi lotutako Mintzola Fundazioa eta Xenpelar Dokumentazio Zentroa ere bertan kokatu dira[2].
Erreferentziak
- «Patrimonio Industrial - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-30).
- Eusko Jaurlaritza, Ogasun eta Ekonomia Saila. «Subijana etxea, ahozko ondarearen habia - Ogasun eta Ekonomia Saila - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-30).