Subfusil

Subfusila, baita ere pistola-metrailadore eta metraileta izenez ezaguna, era automatikoan pistola kartutxoak su egiteko gai den su-arma da. Tiramen gutxikoa izaten den arren (100 metro azpitik), distantzia motzean su potentzia handia ematen du. Gehienak 9 milimetroko Parabellum kartutxoak erabiltzen dituzte eta gehienek 30 bat kartutxoko kargagailuak erabiltzen dituzte.

Bigarren Mundu Gerrako PPS subfusil sobietarra

Funtzionamendua

Lehen Mundu Gerrako MP18 subfusil alemaniarra, oinez erabiltzeko moduko lehenengoa

Lehenengo subfusil praktikoak, 1918an diseinaturiko MP18ak, blowback sistema erabiltzen zuen armaren zikloa osatzeko, armatuta zegoenean ixtailua irekita edukitzen zuen, malguki bidezko kargagailua zuen eta ez zuen ez asegururik, ez erdi-automatikoan su egiteko aukerarik. Hau da subfusil bat egiteko erarik sinpleena, zati mugikor gutxien erabiltzen dituen konfigurazioa delako.

XX.en mendean zehar diseinu ezberdinak probatu dira aurrerakuntza asko eginez. Asegurua eta erdi-automatikoan su egiteko aukera eta kulata tolesgarriak izaten dituzte gaur egun ia guztiek. Zikloa osatzeko gas bizeko errekarga eta armaren atzerapena erabiltzen dutenak subfusilak diseinatu dira, doitasun eta estabilitate hobea emanez armari, nahiz eta oraindik gehienak blowback sistema erabili sinpleagoa delako.

Subfusil ia guztiek kartutxoak atera daitekeen kargagailu batean gordetzen dituzte, 15 kartutxotik 100 kartutxo bitartekoak daudelarik merkatuan, nahiz eta ohikoena 30 bat kartutxoko kargagailua izatea den.

Subfusilak kalibre ezberdin askotan egin dira, pistola automatikoentzako existitzen diren ia kartutxo guztientzako, .22 LRtik hasi eta .45 ACPraino, baina gehienak 9x19mm Parabellum, 7,62 Tokarev edo .45 ACP kartutxoetakoren bat erabiltzen dute.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.