Su Yiming
Su Yiming (txinera sinplifikatuz: 苏翊鸣) (Jilin Hiria, 2004ko otsailaren 18a) snowboardean lehiatzen den kirolari txinatarra da eta 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan bi domina lortu ditu. Haurra zela aktore lanetan ere aritu zen[1].
Su Yiming | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jilin Hiria, 2004ko otsailaren 18a (20 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Jarduerak | |
Jarduerak | snowboarderra eta aktorea |
Parte-hartzailea
| |
Ibilbidea
2021eko abenduaren 4an Jauzi handiko proba irabazi zuen Steamboat (AEB) eski estazioan jokaturiko Munduko Kopako lehiaketan.
2022ko Pekingo Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen jauzi handian eta zilarrezkoa estilo askeko jaitsieran[2].
1980-degree aerial spin jauzia egin duen aurreneko snowboarderra izan da[3].
Kirol txapelketak
Neguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Pekin ( Txina) | Jauzi handia | |
2022 | Pekin ( Txina) | Estilo askeko jaitsiera |
Filmografia
Urtea | Filmaren izena ingelesez | Txineraz | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|---|
2014 | The Taking of Tiger Mountain | 智取威虎山 | Jiang Shuanzi | Filmea |
2017 | Tracks in the Snowy Forest | 林海雪原 | Shui An | Telesaila |
2017 | A Splendid Life in Beijing | 生逢灿烂的日子 | Young Guo Xiaohai | Telesaila |
2018 | Rock Kid | 摇滚小子 | Baobei | Filmea |
2018 | The Wolf | 狼殿下 | Young Zhao Liuye | Telesaila |
Erreferentziak
- (Ingelesez) «China’s Su Yiming ‘fulfils dream’ after stealing the show» South China Morning Post 2022-02-06 (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
- (Ingelesez) Molski • •, Max. «Red Gerard Places Fifth in Snowboard Big Air, Su Yiming Secures Gold» NBC Bay Area (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
- (Ingelesez) DayDayNews. (2022-02-07). «In addition to 1800 degrees, Su Yiming also broke the Guinness World Records» daydaynews.cc (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.