Sturmabteilung

Sturmabteilung (SA; ; Ekaitz Unitatea edo Eraso Dibisio gisa itzulia), Alderdi Naziaren hasierako indar paramilitarra izan zen. 1920 eta 1930eko hamarkadetan paper garrantzitsua izan zuten Adolf Hitlerren boterera iristean. Euren lan nagusia, hasiera batean, Nazien bilera eta manifestazioetan segurtasuna ziurtatzen zen, talde opositoreen bilkurak hautsiz, beste alderdien indar paramilitarren aurka arituz, bereziki Fronte Gorriko Gudarien Ligaren aurka. Baina baita ere hauek zituen jomugan: Alemaniako Alderdi Komunista, Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata, eslabiar, ijito, demokrata eta juduak intimidatzea, adibidez Juduen negozioen boikot Nazia gertatu zenean.

Sturmabteilung
Datuak
Izen laburraSA
MotaParamilitarra, erakunde politikoa eta fakzio politikoa
HerrialdeaWeimarko Errepublika eta Hirugarren Reicha
Jarduera
Kide kopurua3.000.000 (1934)
Eskumendekoak
Agintea
LehendakariaOtto Wagener (en) Itzuli, Ernst Röhm, Franz Pfeffer von Salomon (en) Itzuli, Hermann Göring, Heinrich Himmler, Viktor Lutze (en) Itzuli, Baldur von Schirach eta Wilhelm Schepmann (en) Itzuli
Egoitza nagusi
  • Munich
  • 48.1439°N 11.5675°E / 48.1439; 11.5675
Historia
Sorrera1921
Sortzailea
Ordezkatzen duQ96680094 Itzuli
AurrekoakDer Stahlhelm, Bund der Frontsoldaten (en) Itzuli
Desagerpena1945eko urriaren 10a

SA, garai hartan, Alkandora Arreak bezala izendatu ohi ziren, uniformearen kolorea dela eta, Benito Mussoliniren Alkandora Beltzak bezala. SAk titulu sasi-militarrak eraiki zituen bere kideentzat. Sistema hau Alderdi Naziaren beste adar batzuek ere kopiatu zuten, batez ere Schutzstaffelak (SS), SAren adar bat izan zena hasiera batean. Kolore marroiko alkandorak aukeratu zituzten Lehen Mundu Gerraren ostean material hau merke eskura zitekeelako Alemanian, Alemaniako Inperioaren garaian Schutztruppeak eskatu zituelako kolonietan aritzeko.[1]

1934an Adolf Hitlerrek berak "odol garbiketa" bat agindu eta SAren boterea kendu zuen. Gertaera honi Labana Luzeen Gaua deitzen zaio. SAren ordez SSak jarri ziren agintean, nahiz eta taldea ez zen desegin 1945an Bigarren Mundu Gerran Hirugarren Reichak kapitulazioa sinatu zuen arte.

Erreferentziak

  1. Toland p. 220

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.