Stuhmsdorfeko hitzarmena

Stuhmsdorfeko hitzarmena Polonia eta Suediaren artean 1635eko irailak 12an Stuhmsdorf herrian sinatu zen bake hitzarmen bat da, Prusia Errealean dagoen Sztum herritik gertu. Hitzarmen hau 1629an sinatu zen Altmarkeko hitzarmenaren ondoren lortu zen. Hitzarmen honek herrialde gudarien artean hogeitasei urte eta erdiko su eten bat inposatu zuen. Suedia ahuldua zegoen Hogeita Hamar Urteko Gerran parte hartu ondoren, eta Poloniari egin beharreko kontzesioak onartu zituen, baina Suediari lurraldeak mantentzea baimentzen dio, bere aliatuak ziren Frantzia, Ingalaterra eta Herbehereak konforme utzi zituena, nortzuk Suediak bere ahaleginak Erromatar-Germaniar Inperio Santuarekin zituen gatazketan kontzentratu behar zituela eskatzen zuten, Baltiko ertzean baino gehiago. Su etenak 1655 arte irauten du, Suediak poloniar-lituaniar batasuneko lurraldeak berriz inbaditzen dituenean, hala 1655 eta 1660 artean iraun zuen Iparraldeko Lehen Gerra piztuz.


Aurrekoa
Polanówko hitzarmena
Poloniako bake hitzarmenak
1635
Ondorengoa
Bila Tserkvako hitzarmena

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.