Stuart Hogg
Stuart William Hogg (Melrose, 1992ko ekainaren 24a) eskoziar errugbilari ohia da, hegaleko, zabaltzaile eta atzelari postuetan aritzen zena. 2010-2019 bitartean, Glasgow Warriorsen jokatu zuen, eta Ingalaterrako Exeter Chiefsen 2019tik 2023ra.[1]
Stuart Hogg | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Stuart William Hogg | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Melrose (Scottish Borders), 1992ko ekainaren 24a (31 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Hawick High School (en) ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | hegalekoa atzelaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 93 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 180 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() ![]() ![]() |
2012ko otsailaren 12an egin zuen debuta Eskoziako errugbi selekzioan, Cardiffeko Millennium Stadiumen, Galesen aurka.[2] 2012tik 2023ra, 100 partida jokatu zituen talde nazionalarekin, eta kapitaina izan zen 2000tik aitzina.[3] Sei Nazioen Txapelketako jokalaririk hoberena aukeratu zuten 2016an eta 2017an.[4] British and Irish Lionsen hiru biratan parte hartu zuen: 2013an Australian, 2017an Zeelanda Berrian eta 2021ean Hegoafrikan.
Haren asmoa 2023ko Munduko Koparen ostean errugbia uztea bazen ere, 2023ko uztailean erretiroa aurreratzea erabaki zuen, txapelketa horretan parte hartu gabe.[5]
Palmaresa
Glasgow Warriors
- United Rugby Championship
- irabazlea: 2015
- finalista: 2014, 2019
Exeter Chiefs
- Ingalaterrako errugbi txapelketa
- irabazlea: 2020
- finalista: 2021
- Europako Errugbi Txapeldunen Kopa
- irabazlea: 2020
Eskoziako selekzioa
- 100 partida, 2012-2023 bitartean
- 171 puntu (27 entsegu, 5 zigor kolpe, 9 transformazio, drop bat)
- 27 aldiz kapitain
British and Irish Lions
- 2 test-partida, 2021ean
Erreferentziak
- Stuart Hogg. allrugby.com (Noiz kontsultatua: 2023-8-6).
- Stuart Hogg. en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-9-20).
- Tournoi des 6 Nations. Équipe d’Écosse : Stuart Hogg nommé capitaine du XV du Chardon. Ouest-France, 2020ko urtarrilak 15, ouest-france.fr (Noiz kontsultatua: 2023-8-6).
- Player of the Championship. sixnationsrugby.com (Noiz kontsultatua: 2022-9-20).
- Stuart Hogg announces retirement from rugby. scottishrugby.org (Noiz kontsultatua: 2023-8-6).