Stromness

Stromness (Eskoziako gaeleraz: Sróimnis, eskozieraz: Strumnis, norvegieraz: Straumsnes) Eskoziako Orkadak uhartediko bigarren herria da, Mainland uhartean kokaturik dagoena. 2011ko erroldaren arabera 1.758 biztanle ditu.

Stromness
Sróimnis
Strumnis
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
UhartediOrkadak
Posta kodeaKW16
Geografia
Koordenatuak58°57′39″N 3°17′56″W
Map
Demografia
Biztanleria1.810 (2016)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01856
Ordu eremuaUTC±00:00

Etimologia

Norvegierazko Straumsnes izenak "itsasaldi bizietako lurmuturra" esan nahi du. Vikingoen garaian Hamnavoe izena ere izan zuen, "kai segurua" esan nahi du.

Historia

XVI mendean bertan ostatua bazela aipatzen da baina XVII mendean garrantzia hartu zuen Ingalaterra Frantziarekin gerran egonik sarritan bertan atseden hartzen baitzuten itsasontziek, bai eta bale ehizan zebiltzan ontziek ere. James Cooken itsasontzietan ere hainbat herritar aritu ziren.

Stromnesseko museoan bale ehizako tresnez gain inuiten tresna ugari ere badago ikusgai. Etxe ugarik ere badituzte bale hortzekin egindako apaingarriak.

Iruditegia


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.