Striptease

Stripteasea dantza erotiko eta exotikoa da, non dantzaria era seduktore eta sexualki iradokitzailean guztiz edo partzialki biluzten joaten den[1]. Stripteasea egiten duen dantzariari stripper deitzen zaio. Oro har, kabaretetan eta gaueko klubetan dantzatzen da. Normalean arropa modu motel batean kentzen joaten dira dantzariak, ikuslearen grina ahalik eta gehiago mantendu eta konplizitate handiago bat lortzeko ikuslearekin. Era berean, ikuskizuna ahalik eta gehien luzatu ohi dute, eta hau dela eta, normalean biluzik dantzaren azken momentuan bakarrik geratzen dira. Modu honetara sentsualitatea amaiera arte mantentzea lortzen dute.

Striptease dantzaria

Ikuskizun honen elementurik garrantzitsuenak dantzarien fisikoa eta dantza egiteko duten gaitasuna izan ohi da, baina musika eta argi jokoen bidez lagundurik egoten dira beti dantza hauek. Elementu hauek ezinbestekoak dira espektakulu hau egiterako unean, dantzak erakargarriagoak bilakatzen baitira.

Stripteasea hainbat kulturatako parte izan da eta izaten jarraitzen du, antzinako Babilonia eta Egiptotik gaur egun arte.

Historia

Dantza egiteko modu honen inguruan dagoen lehenengo aztarna Sumerkoa da, baina Antzinako Greziaren inguruan ditugu aztarna gehien, idatzi eta ontzietako grabatuen bitartez.

Streaptease dantzari ospetsuak

Streptease terapeutikoa

Biluztearen esperientzia alde terapeutikotik landu izan da, eta Euskal Herrian ere egin izan dira ikastaroak eta badaude terapeutak[2]. Terapia honek ez du helburu bakarra izaten, pertsona bakoitzak jartzen baitizkio helburuak terapiari. Hala, striptease terapeutikora gerturatzen diren guztiek beren helburuak izan ditzakete: biluztearen lotsa lantzea, jendaurrean sentsualki dantzatzeko beldurra uxatzea, gorputza ferekatzeko zenbait teknika ikastea[3]. Fisioterapiarekin lotzen da batzuetan streptease terapia[4], eta beste batzuetan terapia gestaltikoekin (hala nola barreterapia, adibidez)[3], ikuspegi humanistago batekin, pertsonalitatearen lantzearekin.

Striptease ikastaro batean, sentsualitatea pizteko hainbat trikimailu erakusten dira. Gorputza orokortasunean lantzeaz gain (hainbat ibilera onartzea, horien edertasuna mirestea, gorputzaren mugimendu-gaitasunak, eta abar), gorputz atal zehatz batzuk aktibatzeko ariketak lantzen dira[3]. Hala nola:

  • Gerria edo pelbisaren gunea. Energia sexuala biltzen den lekua da gune hori, eta, egia esan, euskal kulturako harreman eta dantzak zorrotzak eta zuzenak izateak, ez du gerriaren mugimenduan gehiegi laguntzen. Hori dela eta, arreta berezia eskaintzen zaio gerrialdeari, zenbait ariketaren bitartez mokorra askatu eta ibilbide libreak egin ditzan laguntzeko.
  • Beso eta eskuak: Mugimendu leunen eta bortitzen kontrasteek striptease bizi baterako aukera ematen dute: gorputza laztantzeko edo ferekatzeko, mugimendu leunen erabilera goxoa; arropa kentzeko edo musika-erritmoak markatzeko, mugimendu bortitzen zipristinak.
  • Gorputza etzanda: Sugearen gisara, lurrean etzanda, gorputzarekin lurra laztanduz, edo, katu mimoso eta txeratsuen modura, lau hankatan ondokoa gorputzarekin igurtziz. Lurrak ematen dituen aukerak aprobetxa ditzakegu, lurrak gorputza laztantzeko, edo gorputzak lurra sentitzeko duen ahalmena erabiliz.
  • Hankekin jolasean: Askotan, ez gara ohartzen hankek sentsualitatea izan dezaketela. Etzanda gaudenean, hankak gorputz-enborraren pisutik aske gelditzen direnez, aukera ona izan daiteke hankak airean jarri, eta horiekin jolasteko: ukituz, tolestuz, zabalduz, eta abar.
  • Makurtzea eta zutitzea: Zutik edo etzanda gaudenean egiten ditugun mugimenduak sentsualak dira, baina mugimendu batetik bestera pasatzeko erabiltzen ditugun tarteak ere, erotiko bilaka daitezke. Hori errazten duten trikimailu txiki batzuk ere ikas daitezke. Poliki-poliki mugimendu sentsualez jaisten joan, eta, lehenengo, hanka bat tolestu; ondoren… ez da komeni dena kontatzea!

Ikus, gainera

Mr Lothar dantzari Finlandiarra

Kanpo estekak

  1. Hiztegi entziklopedikoa. Elkar [2003] ISBN 8497830245. PMC 433518600.. (Strip-tease)
  2. «Gizakom: UEU Eibarren» Gizakom 2005-05-30 (Noiz kontsultatua: 2018-06-06).
  3. «Striptease teraupetikoa» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2018-06-06).
  4. Aldasoro, Iratxe. (2005-07-18). «Striptease terapeutikoa» Euskadi Irratia (Noiz kontsultatua: 2018-06-06).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.