Stripes

Stripes (euskaraz Zerrendak) 1981eko Ivan Reitman eslovakiar-kanadar zinema zuzendariak zuzendutako komedia film bat da. Bill Murray, Harold Ramis, Warren Oates, P. J. Soles eta John Candy aktoreek antzeztu zuten.

Stripes
Jatorria
Argitaratze-data1981
IzenburuaStripes
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaBuddy filma, action comedy film (en) Itzuli eta gerra-filma
Iraupena118 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Kalifornia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ivan Reitman
Gidoigilea(k)Harold Ramis
Len Blum (en) Itzuli

[[Kategoria:Len Blum (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Bill Murray
Warren Oates
P. J. Soles (en) Itzuli
Sean Young
John Candy
Harold Ramis
John Larroquette
John Diehl
Judge Reinhold
Joe Flaherty
Lance LeGault (en) Itzuli
Robert J. Wilke
William Lucking
Dave Thomas
John Voldstad
Conrad Dunn
Bill Paxton


[[Kategoria:P. J. Soles (en) Itzuli antzeztutako filmak]]







[[Kategoria:Lance LeGault (en) Itzuli antzeztutako filmak]]





Ekoizpena
EkoizleaIvan Reitman
Konpainia ekoizleaColumbia Pictures
EdizioaHarry Keller (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaElmer Bernstein
Argazki-zuzendariaBill Butler
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaAlemania
Argumentu nagusiaGerra Hotza

IMDB: tt0083131 Filmaffinity: 747221 Allocine: 30744 Rottentomatoes: m/stripes Mojo: stripes Allmovie: v47404 TCM: 4248 Metacritic: movie/stripes TV.com: movies/stripes Netlix: 1008581Edit the value on Wikidata

Izenburuak AEBtako banderaren zerrendei aipamen egiten die. Police Academy (1984) komedia filmaren antza handia duen filma da, hura polizia akademia batean girotua zegoen bitartean hau koartel militar batean dago.

Handik gutxira, Reitman zuzendariak eta Murray eta Ramis aktoreek Ghostbusters (1984) eta Ghostbusters II (1989) komedia film ospetsuak elkarrekin batera egin zituzten.

Argumentua

John Winger (Bill Murray) taxilari erosko eta hitzontziak ordu gutxiren buruan bere lana, autoa eta apartamentua galtzeaz gain bere neskalagunak ganoragabeko bat izateagatik lagako du. Bere burua galtzailetzat jo eta honenbesteko zorigaitzetik ihes egiteko bere burua AEBtako Armadako soldadu izateko izen emango du. Gainera, bere erabakiari buruz Russell Ziskey (Harold Ramis) adiskideminarekin hitz egitean, hark ere berarekin batera erreklutamentu bulego batera joan eta biek bolondres aurkeztuko dira. Behin Armadaren Koartelean daudela, oinarrizko entrenamendua jasoko dute: armei buruzko irakasgaiak eta batez ere derrigorrezko korrikaldiak. Berehala xelebre txoro parrandazale pare bat direla argi utziko dute, nahiz eta bere soldadukideak, ofizial eta militar agintariak ere xelebrekeriak egiten atzean ez gelditu...

Aktoreak

  • Bill Murray: John Winger kaporala
  • Harold Ramis: Russell Ziskey kaporala
  • Warren Oates: Hulka lehen mailako sarjentua
  • P. J. Soles: Stella Hansen
  • Sean Young: Louise Cooper
  • John Candy: Dewey "Ox" Oxberger kaporala
  • John Larroquette: Stillman kapitaina
  • John Voldstad: Stillmanen laguntzailea
  • John Diehl: Cruiser kaporala
  • Lance LeGault: Glass kolonela
  • Conrad Dunn: Francis "Psycho" Soyer kaporala
  • Judge Reinhold: Elmo Blum kaporala
  • Fran Ryan: Taxian doan alarguna
  • Joe Flaherty: Muga zaindaria
  • Dave Thomas: M.C.
  • Robert J. Wilke: Barnicke jenerala
  • Lois Areno: Stillmanen neskalaguna
  • Timothy Busfield: Kanoidun soldadua
  • Bill Paxton: Soldadua

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.