Streymoy
Stremoy eskualdea eta barrutia (faroeeraz Stremoyar sýsla og valdømi) Faroetako uharte handiena da. Stremoy uharteak (Tórshavn hiriburua bertan dago) eta hegoaldeko hiru uharte txikik (Koltur, Hestur eta Nólsoy) osatzen dute.
Streymoy eskualdea | |
---|---|
Faroeak | |
Administrazioa | |
Estatua | DNK |
Hiriburua | Tórshavn |
Geografia | |
Koordenatuak | 62°07′54″N 7°01′10″W |
Azalera | 373 km² |
Punturik altuena | Kopsenni (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 22.400 |
Dentsitatea | 0,06 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Eskualde autonomoa | Faroeak |
Uharteak | Streymoy, Koltur, Hestur eta Nólsoy |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Geografia
Eskualdeak 373 km² ditu eta guztira 22,400 biztanle ditu. Uhartea luzaxka da eta hego-ekialdean bi fiordo sakon ditu, Kollafjørður eta Kaldbaksfjørður. Menditsua da eta mendebaldean 500 metroko altuerara iristen diren labarrak ditu. Mendi garaiena Kopsenni da (789 m).
Landaretzari dagokionez, ez dago zuhaitzik, hirietan landaturikoak salbu, eta belarrak uhartea estaltzen du.
Garraioa
Streymoy zubi bidez Eysturoy uhartearekin loturik dago eta ferri bidez gainontzeko uharteekin.
Fauna
BirdLife International erakundeak Hegaztientzako Eremu Garrantzitsua (IBA, Important Bird Area) izendatu du. Hegazti aipagarriak ipar fulmarra (75.000 bikote), lanperna-musua (20.000), antxeta hankabeltza (9.000), ekaitz-txori txikia (2.500), martin hegalzuria (300)... dira.
Udalerriak
- Tórshavn, 19.339 biztanle (Hoyvík eta Argir suburbioak barne).
- Vestmanna, 1.234 biztanle.
- Kvívík, 615 biztanle.
Iruditegia
- Vestmanna.
- Streymoy eta Eysturoy arteko zubia.
- Mendebaldeko kostaldea.
- Skælingsfjall mendia (767 m).