Street Hawk
Street Hawk (euskaraz Kale-Belatza) AEBtako telesaila bat izan zen. ABC telebista katean 1985eko urtarrilaren 4a eta 1985eko maiatzaren 16a bitartean aireratu zen. Knight Rider telesaila ospetsuaren itzalpean sortu, hartan goi-mailako teknologia eta adimendun autoa eta bere gidaria protagonista ziren, aldiz telesaila honetan goi-mailako motorra ta bere gidaria. Knight Rider telesailak ez bezala, honek AEBtan hark adinako arrakastarik ez zuen izan, ondorioz 13 atalen ondoren aireratzetik laga zuten.
Street Hawk | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Street Hawk |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 13 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikzioa |
Iraupena | 44 minutu |
Antzezlea(k) | |
Rex Smith | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Tangerine Dream (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | American Broadcasting Company |
Hasiera-data | 1985eko urtarrilaren 4a |
Amaiera-data | 1985eko maiatzaren 16a |
Hego Euskal Herriam TVE1 espainiar kateak arratsaldeko 15:35etan aireratu ohi zuen, aldiz, Ipar Euskal Herrian La Cinq frantziar kateak.
Argumentua
Telesailak goi-mailako teknologia eta ordenagailu bat daraman motor bat gidatuz doan Jesse Mach polizia agente baten sekretuzko misioa jarraitzen du, Street Hawk delako motorrak 400-500 kilometro arteko abiadura harrigarrian ibil daitekeelarik.
Atalak
- "Street Hawk"
- "A Second Self"
- "The Adjuster"
- "Vegas Run"
- "Dog Eat Dog"
- "Fire on the Wing"
- "Chinatown Memories"
- "The Unsinkable 453"
- "Hot Target"
- "Murder is a Novel Idea"
- "The Arabian"
- "Female of the Species" (baita "The Assassin" izenburuaz ere)
- "Follow the Yellow Gold Road" (1985ko maiatzaren 16a, aireratutako azken atala)