Stralsund

Stralsund Alemaniako hiria da, Mecklenburg-Aurrepomerania estatuan kokatua. UNESCOk Stralsund eta Wismarreko hirigune historikoak Gizateriaren Ondare izendatu zituen 2002an. Strelasund itsasarteak Rügen uhartea eta Stralsund banatzen ditu. 2007an uhartea eta kontinentea elkartzen dituen Rügengo zubia (Rügenbrücke) inauguratu zen.

Stralsund
Stralsund
barrutiko hiriburua
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Mecklenburg-Aurrepomerania
Rural district of Mecklenburg-VorpommernAurrepomerania-Rügen
AlkateaAlexander Badrow (en) Itzuli
Izen ofizialaStralsund
Jatorrizko izenaStralsund
Posta kodea18435, 18437 eta 18439
Udalerri kodea13073088
Geografia
Koordenatuak54°18′33″N 13°04′55″E
Map
Azalera54.14 km²
Altuera9 m
Demografia
Biztanleria59.363 (2022ko abenduaren 31)
192 (2021)
alt_left 30.585 (%51,5) (%48,5) 28.778 alt_right
Dentsitatea1.096,47 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1234 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia03831
Hiri senidetuakVentspils, Stargard, Pori, Kiel, Svendborg, Malmö udalerria, Huangshan, Trelleborg udalerria, Boulogne-sur-Mer eta Meknes
MatrikulaHST eta A
stralsund.de

Historia

Stralsund

1168an daniarrek Rügen uhartea eta inguruko lurrak konkistatu zituzten. Garai hartan Dänholm uharte txikia eta parean zegoen arrantzale herrixkari Strale izena eman zitzaion, zeinak polabieraz (bertako eslaviarren hizkuntza) "gezia" esan nahi duen. Sund atzizkiak aldiz danieraz "itsasartea" esan nahi du, Rügen uhartea eta kontinentearen arteko pasabideari erreferentzia egiten diolarik.

Stralsund, 1652an

Hurrengo urteetan merkatari germaniarrak etrotzen hasi ziren eta poliki poliki hiria garatuz eta aberastuz joan zen. Lübeck hiriak hau ikustean su eman zion Stralsundi 1249an. Hiria berriz jaso beharra izan zen, oraingoan baina harresi sendoak inguratu zuen. 11 ate zituen harresi honek, bai eta zelatatzeko 30 dorre ere. 1293an Hansa Ligan sartu zen eta 300 itsasontziko flota izatera ere iritsi zen.

Hogeita Hamar Urteko Gerran gatazka gogorra bizi izan zuen Stralsundek. Habsburgotarren Albrecht von Wallenstein generalak hiria setiatu zuen 1628an eta Stralsundek setioa gainditu zuen daniarren eta suediarren laguntzarekin. 1630an suediarrek gotorleku handia ezarri zen bertan. Westfaliako bakeak (1648) Suediaren jabetza berretsi zuen eta hala iraun zuen Napoleonek 1807an setiatu eta bereganatu zuen arte. Napoleondar Gerrak 1815ean bukatzean Vienako Batzarrak Prusiaren eskutan utzi zuen Stralsund.

Bigarren Mundu Gerra bukatzean Ekialdeko Alemanian gelditu zen 1990ean Alemania biak batu ziren arte.

Ondasun nabarmenak

Stralsund eta Wismarreko hirigune historikoak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

San Nikolas eliza eta udaletxea

MotaKulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 1067
Kokalekua Alemania
Eskualdea2Europa/Ipar Amerika
Izen ematea2002 (XXVI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
  • Udaletxea (Rathaus): Adreilu gorriz eginiko eraikin gotiko hau 1370an jaso zuten. Kobrez estalitako zazpi dorretxo ditu eta fatxadan sei gablete ikus daitezke.
  • San Nikolas eliza (Nikolaikirche): Stralsundeko elizarik zaharrena da, 1276an eraiki baitzen. 1394ko erloju astronomiko bat du barnean.
  • Andre Mariaren eliza (Marienkirche): Hiriko elizarik handiena den hau 1383-1473 artean eraiki zuten eta erabat gotikoa da. XVII mendean 104 metrotako dorre oktogonala eraiki ziotenean munduko eraikin handiena bihurtu zen 1625—1647 artean.
  • Merkatu zaharraren plaza (Altes Markt): Udaletxea eta san Nikolas eliza bertan daude. Hauetaz gain badaude hainbat etxe interegarri ere, besteak beste XIV mendeko Wulslamhaus gotikoa eta Commandantenhaus barrokoa, sudiarren komandantearen etxea izan zena.

Herri eta hiri senidetuak

Ikus, gainera

Demografia

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.