Strömstad

Strömstad Suediako hego-mendebaldeko hiria da, Västra Götaland konderrian kokaturik dagoena, kostaldean. Aldi berean, Bohuslän probintzian dago. 2016ko erroldaren arabera Strömstad udalerriak 12.917 biztanle ditu, hauetatik 6.288 herrigunean bertan.

Strömstad
urban area in Sweden (en) Itzuli
Hegoaldeko portua Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Suedia
KonderriaVästra Götaland
Izen ofizialaStrömstad
Geografia
Koordenatuak58°56′39″N 11°11′11″E
Map
Azalera3,4 km²
Demografia
Biztanleria7.470 (2020ko abenduaren 31)
4 (2020)
Dentsitatea1.631 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
stromstad.se

Geografia

Iparraldean eta Ekialdean, Ostfold konderri norvegiarreko herriarekin muga egiten du. Hegoaldean, Tanumekin, eta, mendebaldean, Skagerrak itsasoarekin. Tanum eta Dals-Ed herriekin batera, Västrä Götaland probintziak norvegiakin duen muga osatzen du.

Konderriko hiriburura, Göteborgera dagoen distantzia, 170 kilometrokoa da. Norvegiako hiriburura, Oslora dagoena, berriz, 154 kilometrokoa.

Historia

Bohuslän probintzia Norvegiaren barnean egon zen harik eta Roskildeko Itunak 1658an Suediaren esku utzi zuen arte. Ordurako bazen Strömmen izeneko arrantzale herri bat eta Karlos IX.ak hiri agiria eman zion.

Nabiera merkantearen egoitza izendatu zuten eta hortik datorkio armarria. Puntu estrategikoa izanik sarritan konkistatu eta galdu zuten daniarrek eta norvegiarrek. XVIII mendean 300 biztanleko hiri txikia zen ordea baina arrantzaren loraldia etorri zen eta 1805erako 1.100 biztanle zituen. Hondartza eta bainuetxeak erakarrita bisitari ugari jaso zituen eta 1917rako populazioa ia hirukoiztu egin zuen, 2.949 izateraino.

Gaur egun norvegiarrak etortzen dira alkoholdu edariak erostera, beren herrialdean garestiagoa baita.

Ondasun nabarmenak

Iruditegia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.