Strömsborg
Strömsborg Suediako Stockholm hiriburuaren erdigunean dagoen uhartea da, Stadsholmen, Riddarholmen eta Helgeandsholmen uharteekin batera Gamla Stan alde zaharra osatzen duena.
Historia
1733ko mapa batean azaltzen da lehen aldiz Stenskär izenarekin, "harrizko uharria", baina ziurrenik izen ofizialik gabekoa izango zen 1740 urtean Berge Olofson Ström merkatariak uhartea erosi eta jauregia eraiki zuen arte. Strömsborg izenak "Strömen gaztelua" esan nahi du.
XIX mendearen bukaeran gaur egun duen itxura zirkularra eman zitzaion eta 1895ean aurreko jauregia bota eta bi urtetan berria altxatu zuten.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.