Stortorget

Stortorget (euskaraz: «Plaza handia») Stockholm hiriko Gamla Stan alde zaharreko enparantza nagusia da.

Stortorget
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaStockholmgo konderria
Suediako udalerriaStockholm udalerria
Kokapen fisikoaStadsholmen
Koordenatuak59°19′30″N 18°04′15″E
Map
Dimentsioak31 (zabalera) × 56 (luzera) m

    Historia

    Stockholm sortzearekin batera bidegurutzea zena enparantza bihurtu zen XIII. mendean, dena den eraikin zaharragoen aztarnak aurkitu izan dira 1995 eta 1997 artean egindako indusketetan.

    1400 urterako Stockholmek bazituen 6.000 biztanle inguru eta plazaren inguruan harrizko etxeak eraiki zituzten merkatariek. Enparantza beren topagune bihurtu zen eta stora torghit izena hartu zuen. XV mendean alemaniar inmigranteak iritsi ziren eta enparantza merkatari eta burgesen politikaren erdigune bihurtu zen. Hiria handitzen hasi zen eta plazan ere lau solairutako etxeak agertu ziren, tartean udaletxea.

    Hiriak zeukan garrantzi estrategiko eta ekonomikoa zela-eta, Stockholm munta handiko faktorea izan zen Kalmarko Batasuneko errege daniarren eta independentzia nazionalaren aldeko mugimenduaren artean, XV. mendean. 1520an, Christian II.a errege daniarrak hirian sartzea lortu zuen, 1520ko azaroaren 8an oposizioko ordezkarien exekuzio masiboak egin ziren, Stortorget enparantzan, Stockholmgo sarraskia izenaz ezagutzen dena. Artzapezpikua, kantzilerrak, nobleak, epaileak eta hurrengo erregea izango zenaren aita bera ere exekutatu zituzten.

    Eraikinak

    • Stockholmeko Burtsaren eraikina: Suediako Akademia eta Nobel Museoa eta liburutegia ere bertan daude.
    • Merkatarien etxeak:
      • 3-5 zenbakiak: Grill etxea. 1640an eraiki zuen Hans Bremer merkatariak baina 1680an Antoni Grill alemaniarrak erosi zuen.
      • 7 zenbakia: Hainbat jabe izan zituen. Lehenengotakoa Filip Kern alemaniarra, Joanes III.aren bizargina eta arkitektoa zena. 1682an Jean Bedoire ileorde egile frantziarrak erosi zuen, ardoa, gatza eta burdin salerosketan aberastu zenak. 1937an erabat berriztu zen eraikina.
      • 14-16 zenbakiak: Asklepiosen izena du, medikuntzaren jainkoarena, izan ere farmazia izan baitzen bertan 300 urtetan zehar, 1924 urtean tokiz aldatu zuten arte.
      • 18-20 zenbakiak: Johan Eberhard Schantz-ek XVII mendean elkartu zituen etxe biak. Karlos X.a Gustavoren idazkaria zen.
      • 22 zenbakia: 1758an eraiki zuen Johan Berndes kantzilerrak. Hau kopre ekoizpenarekin aberastu zen XVII. mendean.

    Iruditegia

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.