Stornoway

Stornoway, eskozieraz: Steòrnabhagh, Eskoziako Kanpoko Hebridak uhartediako Lewis uhartearen ekialdeko kostaldean dagoen udalerria da. Kanpoko Hebridetako eta Lewis uharteko hiriburua eta herri populatuena da. 2014ko erroldaren arabera 8.038 biztanle ditu.

Stornoway
herria
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
UhartediKanpoko Hebridak
Posta kodeaHS1
Geografia
Koordenatuak58°12′32″N 6°23′13″W
Map
Demografia
Biztanleria8.038 (2011)
5.070 (2016)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2011)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01851
Ordu eremuaUTC±00:00

Stornowayko elizateak bere barnean beste hainbat herri txiki ere hartzen ditu, denera 12.000 biztanle direlarik. Bertako portutik Kanpoko Hebridak eta lur lehorra (Eskoziako Lur Garaiak) lotzen dituzten ferry ugari sartu-irteten dira.

Historia

Herria vikingoek IX mendean fundatu zuten Stjórnavágr izenarekin. Kai natural baten inguruan eratuz joan da Steòrnabhagh.

XVI eta XVII mendeetan Eskozian izandako gerrek ere eragina izan zuten herrian. XIX mendean Sir James Matheson bihurtu zen Lewis uhartearen jabe eta Lews gaztelua eraiki zuen.

Gaelera

2011ko erroldaren arabera 5.492 biztanlek hitzegiten dute gaeleraz, populazio guztiaren %43a.

Herriartar ezagunak

Iruditegia

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.