Stolzenfels gaztelua (Koblentza)
Stolzenfels gaztelua (alemanez Schloss Stolzenfels) Renania-Palatinatua estatuko hiria den Koblentza hiriko gaztelua da, Ehrenbreitstein gotorlekuarekin batera mendeetan zehar hiriaren babes sistema (Festung Koblenz) eratu duena.
Stolzenfels gaztelua | |
---|---|
Rhin Garaiko harana | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Renania-Palatinatua |
Hiria | Koblentza |
Koordenatuak | 50°18′12″N 7°35′33″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1259 (egutegi gregorianoa) |
Jabea | Renania-Palatinatua |
Komisarioa | Frederiko Gilen IV.a Prusiakoa |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Karl Friedrich Schinkel |
Estiloa | Arkitektura neogotikoa |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Kokapena
Rhin ibaian gora Koblentza hiritik 5 kilometrotara kokaturik dago.
Historia
Stolzenfels gaztelua 1259an eraiki zen Rhin ibaian zegoen aduana babesteko, izan ere merkatal itsasontzi ugarik erabiltzen baitzuten ibaia garraiorako.
Hainbat alditan zabaldua izan zen baina Hogeita Hamar Urteko Gerran suediarrek eta Bederatzi Urteko Gerran frantziarren okupatu ondoren gazteluaren hondarrak baino ez ziren gelditu. 1815ean Koblentza hiriak Frederiko Gilen IV.a Prusiakoari oparitan eman zion, honek berreraiki eta bere udarako jauregi bihurtu zuen 1847an. Karl Friedrich Schinkel arkitektuak neogotiko estiloan egin zuen berreraikuntza, garai hortan Rhin inguruan nagusi zen erromantizismo kutsua eman nahian. Erdi Aroko antza eman nahi izan zion eta torneoak jokatzeko eremua ere eraiki zuten barnean.
UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko Rhin Garaiko haranaren barnean sartu zuen 2002an.