Stolperstein

Stolperstein (literalki, "estropezo egiteko harria"; plurala Stolpersteine) galtzada-harri tamaina duen kalean jartzen den memoria historiko oroigarri bat da. Bertan nazismoak kontzentrazio-esparruetan jazarri edo hildako biktimen izena eta bizitzaren datuak idazten dira. Stolpersteineak Gunter Demnig alemaniar artistak 1992an hasitako arte-proiektua dira, oraindik garatzen ari dena. Bere helburua pertsonen azkeneko etxebizitza edo, kasu batzuetan, lantokian oroimena piztea da. Biktima horiek nazismoaren jazarpena jaso zuten moduren batean, izan kontzentrazio-esparruetara deportatuz, eutanasia, eugenesia edo ihes egiteko bere buruz beste eginez. 2018ko martxoaren 29an 67.000 stolpersteine zeuden jada 22 herrialdetan[1], munduko memorial deszentralizaturik handiena[2][3].

Stolperstein bat Zarautzen.

Stolpersteine gehienek Holokaustoaren biktima juduk oroitzen dituzten. Badaude beste batzuk Sinti eta ijitoen aurkako jazarpena oroitzeko, homosexualen aurkakoa, ezgaituen, Jehovaren Lekukoen, beltzen, Alemaniako Alderdi Komunista zein Alemaniako Alderdi Sozialdemokrataren aurka, Europako nazismoaren aurkako Erresistentzia, masoiak edo Espainiako Gerra Zibileko Nazioarteko Brigadak oroitzeko, desertatu zuten militarrak, kontzientzia objetoreak... orokorrean, nazismoa pairatu zuten kolektibo guztiak.

Euskal Herrian ere badira deportatutakoak gogoratzeko stolpersteineak[4][5], eta Frankismoaren biktimak oroitzeko ere tupustarriak deiturikoak jarri izan dira[6].

Erreferentziak

  1. CNN, Atika Shubert and Nadine Schmidt,. «Holocaust mini-memorials go missing amid far-right backlash» CNN (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  2. «Theatrical release of award-winning doc Stumbling Stone : Documentary Campus e.V.» www.documentary-campus.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  3. «Mapping Zebras - Visualizing spatial contrasts with open data and web maps (2015/16)» infovis.fh-potsdam.de (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  4. (Gaztelaniaz) «Zarautz homenajea a dos vecinos que estuvieron en campos de concentración nazis» naiz: 2015-03-27 (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  5. (Gaztelaniaz) «Mañana homenaje a las víctimas locales del Holocausto nazi Rebollo y Ascasibar» diariovasco.com 2017-01-25 (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  6. (Gaztelaniaz) «Colocarán «adoquines brillantes» por las víctimas del franquismo» GARA 2015-06-28 (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.