Stol mendia (Karavanke)
Stol (eslovenieraz: Veliki Stol, alemanez: Hochstuhl) Esloveniako mendia da. Bere 2.236 metrotako altuerarekin Karavanke mendilerroko mendi garaiena da. Bled hiria dago bere barrenean.
Stol | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.237 m |
Prominentzia | 1.021 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°26′02″N 14°10′26″E |
Mendikatea | Western Karawanks (en) |
Estatu burujabe | Austria |
Austriaren banaketa administratiboa | Karintia |
Austriako barrutia | Klagenfurt-Land District |
Merkatu-udalerri | Feistritz im Rosental |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1794 |
Izena
Eslovenierazko zein Alemanierazko izenak "aulki handia" esan nahi du. Austria eta Esloveniaren arteko mugan dago baina tontorra Esloveniakoa da. Bigarren tontor bat ere badu, Mali Stol ("aulki txikia"), 2.198 metrotako garaiera duena.
Igoerak
1794an Franz Josef Hannibal von Hohenwart naturalistak igo zuen lehen aldiz. Gaur egun hainbat ibilbide daude, hala Austriatik Klagenfurt aterpetik gora, nola Esloveniatik Prešeren aterpea erabiliz. Dena den Austriatik igoz gero 500 metrotako via ferrata bat igo beharra dago.
Iruditegia
- Stol mendia.
- Stol mendia.
- Prešeren aterpea.
- Austriako aldea.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.