Steven Gardiner
Steven Gardiner (Central Abaco, 1995eko irailaren 12a) Bahametako atleta da, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuena 400 metrotako lasterketan.
Steven Gardiner | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() (2019) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Central Abaco (en) ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | abiadura-lasterkaria eta atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 75 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 193 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() ![]() ![]() ![]() |
Kirol ibilbidea
Gardiner Central Abaco uharteko Murphy Townen jaio zen eta gaztaroan boleibol jokalaria izan zen. Lasterka egitea ere gustuko zuen eta sprinterra izan nahi bazuen ere entrenatzaileak altuegia zela esan zion eta hobe zuela 400 metrotako lasterkaria izatea.
2015ean lortu zuen aurreneko nazioarteko domina, Munduko Errelebo Txapelketan lorturiko zilarra hain zuzen ere. Rioko 2016ko Jokoetan Bahametako taldearekin hirugarren egin zuen errelebotako lasterketan. 2017an Londresko munduko txapelketan 400 metrotako lasterketan bigarren egin zuen[1] eta 2019an munduko txapelduna izan zen, Bahametako errekorra ezarriz eta historiako seigarren denbora onena eginez[2].
Tokioko Olinpiar Jokoetan bere nagusitasuna berretsi zuen urrezko domina eskuratu baitzuen 400 metrotako lasterketan.
Palmaresa
Txapelketak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Txapelketa | Domina | Kategoria | Marka |
![]() | ![]() | 4x400 m | 2:48.49 |
11.a | 400 m | 44.72 | |
![]() | ![]() | 400 m | 43.85 |
Munduko txapelketak | |||
Txapelketa | Domina | Kategoria | Marka |
![]() | ![]() | 400 m | 44.41 |
![]() | ![]() | 400 m | 43.48 |
Munduko Errelebo txapelketak | |||
Txapelketa | Domina | Kategoria | Marka |
![]() | ![]() | 4x400 m | 2:58.91 |
![]() | ![]() | 4x400 m mixtoa | 3:14.42 |
Markak
- Aire librean:
- 200 metro – 19.75 (2018)
- 300 metro – 31.83 (2020)
- 400 metro - 43.48 (Doha, 2019)
Erreferentziak
- (Ingelesez) Homewood, Brian. (2019-10-04). «Gardiner powers away to win dramatic 400 meters» Reuters (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).
- «400 Metres - men - senior - outdoor» www.worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).