Steve Wozniak
Stephan Gary «Woz» Wozniak (San Jose, Kalifornia, AEB, 1950eko abuztuaren 11) estatubatuar ingeniari, asmatzaile, enpresaburu eta filantropoa da, 1970eko hamarkadan ordenagailu pertsonalaren iraultzan parte hartu zuen aitzindaria. Steve Jobsekin batera Apple enpresaren sortzailea.
Steve Wozniak | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Stephan Gary Wozniak |
Jaiotza | San Jose, 1950eko abuztuaren 11 (73 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Serbia (2023ko abenduaren 7a - |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Alice Robertson (en) (1976 - 1980) Candice Clark (en) (1981eko uztaila - 1987) Suzanne Mulkern (en) (1990 - 2004) Janet Hill (en) (2008ko abuztua - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Coloradoko Unibertsitatea Boulderren University of Colorado (en) Homestead High School (en) 1968) De Anza College (en) Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn (1971 - |
Hezkuntza-maila | Bachelor of Science in Engineering (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria, asmatzailea, programatzailea, enpresaburua, irakaslea eta aktorea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Apple Inc. Hewlett-Packard University of Technology Sydney (en) Atari, Inc. (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ingeniaritzako Akademia Nazionala |
Izengoitia(k) | Rocky Raccoon Clark |
woz.org | |
Berkeley Unibertsitateko ikaslea, 1971n erabilera pertsonalerako ordenagailua asmatu asmo zuela adierazi zion Jobsi. 1976an Apple I mikroprozesagailua, teklatua eta pantaila lehenbizikoz uztartzen zituen ordenagailu pertsonal berritzailea asmatu zuen. Hewlett-Packard enpresarako lan egiten zuenez, enpresari aurkeztu zion ideia. Ez zuten onartzen. Steve Jobsek Berkeley Unibertsitateari aurkeztu zion asmakizuna, eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Ordenagailuak garaje batean eskuz egiteari eta saltzeari ekin zioten, eta Apple enpresa sortu zuten. Ordenagailu berriek pantaila zuten, eta maneiagarriagoak ziren. Applek hedapen eta hazkunde azkarra izan zuen, eta 1990. urtean Wozniakek Apple utzi zuen.