Stephen Morris

Stephen Paul David Morris (Macclesfield, Cheshire (Ingalaterra), 1957ko urriaren 28a - ) musikaria eta Joy Division eta New Order bandetako bateria izan zen. Stylus aldizkariaren arabera, inoiz izan den 50 bateria hoberenen artean bosgarrena izango litzateke[1].

Stephen Morris

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakStephen Paul David Morris
JaiotzaMacclesfield, 1957ko urriaren 28a (66 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k)Gillian Gilbert  (1994 -
Hezkuntza
HeziketaThe King's School in Macclesfield (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, bateria-jotzailea, disko-ekoizlea eta kantugilea
KidetzaThe Other Two (en) Itzuli
New Order
Joy Division
Bad Lieutenant (en) Itzuli
Genero artistikoapostpunk
rock alternatiboa
new wave musika
rock
indie rock
Musika instrumentuabateria
musical keyboard (en) Itzuli
DiskoetxeaFactory Records (en) Itzuli

IMDB: nm0606956 IBDB: 506349
Last fm: Stephen+Morris Musicbrainz: b3036249-8b39-4d02-a312-d31a63497bbc Songkick: 3991316 Discogs: 33927 Allmusic: mn0000024700 Edit the value on Wikidata

Biografia

Stephen Morris Macclesfielden, Cheshiren (Ingalaterra) jaio zen 1957ko urriaren 28an.

The King's Schoolen ikasi zuen (Macclesfield), Joy Division bandako kide izango zen Ian Curtisek bezala eta talde horretako bateria egin zuten.

Joy Division

Ian Curtisen hilobia

1979ko abuztuaren 31n, 1.200 ikusle izan zituzten Electric Ballroomen, Londresen, bandak inoiz izan zuen audientzia handiena. Irailaren 15ean, BBCko Something Else telebista programan atera ziren eta Ian Curtisen mugimenduek ikuslegoa txunditu zuten. Abeslariak epilepsia zuen eta maiz jasaten zituen espasmoak edo konorte-galtzeak[2].

1980an, Closer izeneko diskoa grabatu zuten, bigarrena izango zena, eta Love Will Tear Us Apart siglea ere bai. Curtisen tratamentuak ez zuen asko laguntzen eta, bandaren agenda areagotzean, okerrera egin zuen haren osasunak, atakeak, eszenario gainean ere izaten zituelarik. The Stranglers bandaren telonero ziren batean, kontrola galdu eta bateria bota zuen. Handik 3 egunetara, bere buruaz beste egiten saiatu zen, fenobarbital sobredosiaz. Hurrengo gauean, ezin izan zuen Derby Halleko kontzertuan, Buryn, atera. Jendeak Curtis espero zuen eta, hura ez zenean atera, kaosa izan zen, kolpe, kristalak hegan eta abarren artean. Curtis atzean zegoen eta errua bere gain ikusi zuen.

Maiatzaren 2an, Joy Divisionek azken kontzertua eskaini zuen Birmingham. Ceremony jo zuten lehen aldiz eta ez zen bigarrenik izango. Handik 2 asteetara, AEBetako bira hasteko asmoz zeuden.

1980ko maiatzaren 18an, Curtis Stroszek filma ikusten aritu zen. Bukatutakoan, Iggy Popen The Idiot diskoa jarri zuen eta emazteari ohar bat idatzi zion. Etxeko sukaldean urkatu zuen bere burua, arropa zabaltzeko sokaz[3].

Morrisek horrela esplikatu du heriotzaren berri izan zuenean sentitu zuena:

« Zartako handia izango zen ziurrenik, baina ez da hori burura datorkidana; haserrea da, Curtis hain zoroa izateaz sentitu nuen haserrea... Gertatzen dena zera da: inork bere buruaz beste egiten duenean galdera asko uzten dizkiola erantzun gabe atzean uzten duen jendeari...[4]  »

Heriotza honen ondoren, handik 2 hilabeteetara, Love Will Tear Us Apart Top 20 izan zen Erresuma Batuan eta, Closer Top 10.

New Order

Bandaren amaiera zirudien, baina Sumner, Hook eta Morrisek New Order osatu zuten. Talde berriak Joy Divisionen bidea jarraitu zuen, baina erritmo ezberdinak jarraitu zituen eta esperimentazioan murgildu zen. Ezin Curtis ahaztu, baina beste talde bat zen.

Hasiera-hasieratik, Morrisek New Order bandako bokalista izateko aukera handiak zituen eta, hasierako, grabazioetan horrela ikus dezakegu.

Esan bezala, 1980an, New Order Joy Dvision bandaren jarraipena izan zen eta malenkoniaz beteriko doinu tristea izan zuen, baina garai hartan oso aurrerakoi izan ziren eta rock electronikoaren aitzindari bilakatu ziren.

« Hasieran, abeslaria aldatu besterik ez genuen egin eta ez zen aldaketarik izan ia -dio Bernardek-. Lehen diskoa entzuten baduzu, Movement (1981), Joy Division-doinua dago hor. Ezer berria egitea baino gehiago, Ianen dolua gainditzeko era bat izan zen. Aldaketa geroago etorri zen, bidaien ondorioz elektronika gehiago erabiltzen hasi ginenean. New Yorken ematen genuen denbora asko, diskotekatan ibiltzen ginen eta beste eragin batzuk jasan genituen...[5]  »

2007an, Peter Hook baxuak New Order banandu egingo zela iragarri zuen eta orduz gero, erabat aparte egon dira kideak. Arrazoiak ez dira argi geratu. Horrela dio Stephenek:

« Familia-negozio bat ginen, baina ez ginen familia bat; hori zen arazoa. Denbora ematen duzu batera, estudioan, bidaietan...[5]  »

8 urte geroago elkartu direla jakin da eta 2016an Bilbora etortzekoak dira. Music Complete lanean xehetasun guzti-guztiak zaindu dira. Taldeak esan duenaren arabera, disko horrekin dantzarako album bat egin nahi izan duten, Joy Division gogora ekartzen duten zenbait oihartzunekin[6].

Orain arte erabili gabeko sistema batekin osatu dituzte konposizioak, Morrisek azaldu duenez:

« Sintetizadoreekin probak egiten hasi nintzen, soinu elektronikoak eta erritmoak sortzen, eta gero etorri zen gainerakoa[7]  »

Beste elkarlan batzuk

Perkusioa bada berea, Morrisek teklatua ere egin izan du. Echo & the Bunnymen bandaren abesti pare batean bateria jo zuen, haiek eta New Order Liverpooleko Amazon Studios-en grabatzen ari zirenean, 1986an. Garai hartan, Echo and the Bunnymen bandak ez zuen bateria finkorik eta New Order Brotherhood grabatzen ari zen bitartean, Echo & the Bunnymen izen bereko bere bosgarren albuma egiten ari ziren.

Bitxikeriak

1979an, Morris, Yorkshire Ripper deritzon ikerketan deitua izan zen. Joy Divisionen biraren egutegia Peter Sutcliffe hiltzaileak jarraitutako antzeko ibilbidean izan zen eta poliziarentzat susmagarria zen hori. Halifax, Huddersfield, Leeds eta Manchesterreko kontzertuen ondoren, bai Morris eta baita Peter Hook baxu-jotzailea ere, interrogatuak izan ziren[8].

Erreferentziak

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.