Stephen King
Stephen Edwin King (1947ko irailaren 21a, Portland) AEBetako idazle ospetsu eta emankorra da, beldurrezko generoan espezializatuta. Richard Bachman ezizenarekin ere idatzi izan du; gainera, haren kontakizun asko bere sorleku Maine estatuan kokatuta daude. Idatzi dituen best-seller artean, The Dark Tower, The Green Mile, The Stand, The Shining, 'Salem's Lot, Carrie eta It daude. Haietako gehienak zinemaratu dituzte.
Stephen King | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Stephen Edwin King |
Jaiotza | Portland, 1947ko irailaren 21a (76 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Portland Bangor Fort Wayne Stratford (Connecticut) |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Donald Edwin King |
Ama | Nellie Pillsbury |
Ezkontidea(k) | Tabitha King (1971ko urtarrilaren 7a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Lisbon High School (en) 1966) Hampden Academy (en) Lisbon Falls High School (en) Maineko unibertsitatea (1966 - 1971) Artean graduatu : ingeles |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-ekoizlea, zientzia-fikzio idazlea, aktorea, zutabegilea, gidoilaria, kazetaria, errealizadorea, irakaslea, eleberrigilea, idazlea eta film-zuzendaria |
Enplegatzailea(k) | Hampden Academy (en) (1971 - |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Bram Stoker, Edgar Allan Poe, Shirley Jackson (en) , Howard Phillips Lovecraft, Richard Matheson, Ray Bradbury, John D. MacDonald (en) , Don Robertson (en) eta Burton Hatlen (en) |
Kidetza | Rock Bottom Remainders (en) Writers Guild of America, East (en) |
Izengoitia(k) | Richard Bachman |
Genero artistikoa | beldurrezko literatura fantasia zientzia-fikzioa drama epistolary fiction (en) Gothic literature (en) Zientzia-fikzio post-apokaliptikoa thrillerra detektibe-fizkioa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
stephenking.com eta stephenking.com | |
| |
Lehen urteak
Stephen Edwin King 1947ko irailaren 21ean Portlanden, Maine, jaio zen. Haren gurasoak Donald Edwin King eta Nellie Ruth izan ziren. Stephen Kingek bi urte zituela aitak alde egin zuenez familia egoera ekonomiko txarrean utzita, haurtzaroa eta gaztaroa diruz eskas bizi zituen. Erlijio heziketa metodista izan zuen eta heldutasunean hala izaten segitzen du[1].[2] Durham Elementary Eskolan ikasi zuen eta Lisbon Falls Institutuan graduatu. Oso gazte hasi zen idazten entretenimendu gisa bere anaiaren aldizkarian eta, geroago, ikusitako filmetan oinarritutako ipuinak bere ikaskideei saltzen hasi zen. Argitaratu zioten lehen ipuina I Was a Teenage Grave Robber izan zen Comics Review aldizkarian 1965ean[3]. 1966tik 1970era Maineko Unibertsitatean ikasi zuen ingelesez arteetan lizentziatura lortu zuen arte[4]. Ikasketak ordaintzeko lan-saio erdiko hainbat lanetan jardun zuen. Bertako liburutegian ezagutu zuen 1971n bere emaztea, Tabitha King[5].
Idazle ibilbidea
Hasierak
Unibertsitatea amaituta eta institutuetan irakasteko ziurtagiria lortuta, ez zuen irakasle lanik berehalakoan aurkitu eta diruren bat lortzeko gizonezkoentzako aldizkariei istorio laburrak saltzen zizkien. Tabitharekin ezkondu ostean, Hampden Akademian lana lortu arren, aldizkarietarako istorioak idazten eta nobelentzako ideiak biltzen segiitu zuen. Garai hartan, Kingek alkoholarekin arazoak izan zituen eta hamarkada batez, hainbat menpekotasun ere bai [6].
1973an argitaratu zuen Carrie, bere lehen nobela, Doubleday argitaletxearen bidez. Nahiz eta hasieran Stephenek zakarretara bota zuen, amore emanda, emazteak berreskuratu eta amaitzera animatu zuen[7]. King eta bere familia Mainera joan ziren amak minbiziak jota gaixotu eta aurrerago hil baitzen. Garai hartan idatzia da Salem’s lot (1975ean argitaratua), hasieran Second coming izendatua[8].
Amaren heriotzaz geroztik, The Shining (1977an) eta The Stand (1978an) idatzi zituen, etxe aldaketa batzuk bitartean izan zituela. 1977an Mainera behin betikoz itzuli eta bertako unibertsitatean sormenezko idazketa irakasten hasi zen[9].
1985ean Heroes for Hope Starring the X-Men komikian hartu zuen parte, beste egile batzuekin batera, Afrikako gosetearen aurkako dirua biltzeko[10].
The Dark Tower
1978 eta 2004 artean, The Dark Tower saila idatzi zuen. Protagonista Roland da, Gizon Ilunaren bila dabilen pistolari bakartia, Tolkienen eta Mendebalde Urrunaren arteko nahasketa dirudien mundu alternatibo batean. Hasieran, zaletu multzo txiki batek bakarrik atsegingo zuelakoan, ale gutxi argitaratu zituen, baina arrakastaren ondorioz 1980ko hamarkadaren bukaeran modu komertzialagoan atera zituen. Lehen eta azken liburuen artean tarte handia zegoenez, Stephenek lehenengo alea gainbegiratu eta egokitu zuen, estilo eta itxuraz antzeragokoak izan zitezen[11].
Ezizenak
1970-1980 hamarkadetan Stephen Kingek zenbait nobela idatzi zituen Richard Bachman ezizenaz. Hasiera batean, argitaratze irizpideek ziotenez idazle batek urtean liburu bakarra atera zezakeen eta modu horretara urtean bitan kaleratu ahal izan zituen. 1985ean, goitizena agerian geratu eta gero, Richard Bachman “hil” egin zen[12]. Rage (1977), The long walk (1979), Roadwork (1981), The running man (1982), Thinner (1984), The regulators (1996) eta Blaze (2007) idatzi zituen (haren esanetan, azken hori ganbara batean “aurkitu” zuen)[13]. Tarteka erabili dituen beste bi ezizen John Swithen[14] eta Beryl Evans dira[15].
Garai digitala
2000. hamarkadatik aurrera zenbait formatu digitaletan idatzi du; Web bidez atalka (The Plant)[16], animaziozko sail gisan jaits zitekeen nobela bat (''N.''), Amazonentzat soilik idatzi zuen liburu digitala (Ur) eta beste[17].
Beste nobelak
1999an furgoneta batek harrapatu eta larriki zauritu zuen Stephen King. Hainbat ebakuntza eta errehabilitazio lanak egin ondoren, idazteari ekin zion berriz ere, nahiz hasieran mina zela eta denbora jarrai gutxian ahal zuen. 2002 urtean, idazteari utziko ziola adierazi zuen, dirudienez, zauriek eta minek mugatzean sortzen zioten frustrazioagatik. Aurrerago berriz ekin dio lanari baina, bere esanetan, “oso mantxo”[18]. Hala ere, Stephen Kingek idazle oparoa da oraindik, XXI. mendeko lehen hamarkadan, beste batzuen artean, Cell (2006), ''Duma Key'' (2008), Under the dome (2009). Azken hori It (1986) idatzi zuenetik, haren lanik luzeena da, 1074 orrialde baititu, 22/11/63 (2011), Joyland (2012), The Bazaar of Bad Dreams (2015) eta abar.
Bere betiko ildotik pixka bat ateraz eta beldurra eta fantasia alde batera utziz, misteriozko nobela poliziako bat idatzi zuen, Mr. Mercedes (2014), trilogia baten lehen zatia, Finders Keepers (2014) eta End of Watch (2016) liburuek burutua[19].
Elkarlanak
Zenbaitetan, bere seme Joe Hill eta Owen Kingekin idatzi izan du, hala nola, Throttle (2009) Joerekin[20] eta Sleeping Beauties (2017) Owenekin[21]. Beste zenbait idazlerekin ere nobelak argitaratu ditu elkarlanean, adibidez, Peter Straub, Stewart O'Nan, Richard Chizmar eta abar.
Sariak
Bere idazle ibilbidean zehar, sari ugari jaso ditu, besteak beste[22]:
- American Library Association Best Books for Young Adults
- Bram Stoker Award
- British Fantasy Award
- Hugo Award
- Locus Awards
- National Book Award
- World Fantasy Award
Bibliografia hautatua
- 1974 Carrie
- 1975 'Salem's Lot
- 1977 Rage (Richard Bachman) eta The Shining
- 1978 The Stand
- 1979 The Dead Zone
- 1981 Cujo eta Danse Macabre
- 1981 Road Work (Richard Bachman ezizenaz)
- 1982 The Dark Tower I: The Gunslinger
- 1983 Christine eta Pet Sematary
- 1984 The Talisman (Peter Straub-ekin batera)
- 1984 Thinner
- 1986 It
- 1987 Misery eta The Dark Tower II: The Drawing of the Three
- 1988 The Tommyknockers
- 1989 The Dark Half
- 1991 The Dark Tower III: The Waste Lands
- 1991 Needful Things
- 1992 Gerald's Game
- 1993 Dolores Claiborne
- 1995 Rose Madder
- 1996 The Green Mile
- 1997 The Dark Tower IV: Wizard and Glass
- 2003 The Dark Tower V: Wolves of the Calla
- 2004 The Dark Tower VI: Song of Susannah eta The Dark Tower VII: The Dark Tower
- 2008 Duma Key
- 2009 Under The Dome
- 2011 22/11/63
- 2013 Joyland
- 2013 Doctor Sleep
- 2014 Mr. Mercedes
- 2014 Revival
- 2017 Sleeping Beauties (Owen Kingenkin)
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Stephen King Egilearen web orria (Ingelesez)
- The Guardian Egilea erlijioari buruz (Ingelesez)
- The Complete Works of Stephen King (Ingelesez)
- Bangor Daily News UM scholar Hatlen, mentor to Stephen King, dies at 71 (Ingelesez)
- Fiction writers Stephen King (Ingelesez)
- The Guardian Egilearekin elkarrizketa (Ingelesez)
- The Daily Mail Carrie (Ingelesez)
- Stephen King revisited Salem's lot (Ingelesez)
- Famous author Stephen King
- Comic Book DB Heroes for Hope Starring the X-Men (1985) (Ingelesez)
- The Dark Tower wiki The Dark Tower (Gaztelaniaz)
- Stephenking.comFAQ (Ingelesez)
- El disparaletras ¿Qué fue de Richard bachman? (Gaztelaniaz)
- Nostalgio 80 La zona muerta (Gaztelaniaz)
- Darktower wikia Beryl Evans (Gaztelaniaz)
- Slashdot Stephen King's Net Horror Story (Ingelesez)
- The Guardian Egilearekin elkarrizketa, bigarren zatia (Ingelesez)
- Lijas library Stephen King hit by car (Ingelesez)
- Lecturalia Stephen King (Gaztelaniaz)
- The Goodreads Throttle {en}}
- The Fire Wire Sleeping beauties (Ingelesez)
- "Forums du Club Stephen King (CSK)" (Ingelesez)
Kanpo loturak
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Stephen King |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stephen King |
- (Ingelesez) SK-en webgune ofiziala
- (Ingelesez) Stephen King Link Collection