Stephen Harold Spender
Sir Stephen Harold Spender (1909ko otsailaren 28a - 1995eko uztailaren 16a) ingeles poeta eta kritikaria izan zen. Londres eta Oxforden egin zituen ikasketak, eta Auden, McNeice eta Isherwodd ezagutu zituen. Gero, Alemanian bizi izan zen denboraldi batez, Hanburgo eta Berlinen, Isherwood estatubatuar antzerkigile eta eleberrigilearekin batera. 1930ean, Twenty Poems (Hogei poema) argitaratu zen, bere poema politiko eta pertsonalen bilduma bat. Gero, kritika-lan bat idatzi zuen, The Destructive Element (1935, Elementu suntsitzailea); obra horretan H. James, T. S. Eliot eta Yeatsen obra aztertu zuen, besteak beste, eta literaturan arazo politiko-moralak aztertzeko beharra adierazi zuen. Espainiako Gerra Zibilean Espainia errepublikanoaren aldeko deiadarra egin zuen, The Still Centre (1939, Mugitzen ez den zentroa) poema-bilduman ikus daitekeen bezala. Bizitzan zehar bere pentsamendu politikoa aldatuz joan zen, poesia- eta kritika-lanetan ikus daitekeen bezala: The Creative Element (1953, Elementu sortzailea) obran hasierako iradokizunetako batzuk zuzendu zituen, eta gizabanakoaren sormen-ahalmena eta erresistentzia nabarmendu zituen; World Within World autobiografian (1951, Munduaren baitako mundua) alderdi komunistarekin izan zituen harremanen berri eman zuen. Beste zenbait lan aipagarri: Collected Poems 1928-1953 (1955, Poema guztiak 1928-1953); Trial of a Judge (1938, Epaile baten epaiketa); Collected Poems 1982-85 (1985, Poema guztiak 1982-85); Journals 1939-83 (1985, Egunerokoak 1939-1983). Bestalde, F. García Lorca, Rilke, Schiller, Toller eta beste idazle batzuen lanak ingelesera itzuli zituen.
Stephen Harold Spender | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Stephen Harold Spender | ||
Jaiotza | Kensington, 1909ko otsailaren 28a | ||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||
Heriotza | Londres, 1995eko uztailaren 16a (86 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Harold Spender | ||
Ama | Violet Hilda Schuster | ||
Ezkontidea(k) | Inez Maria Pearn (en) ![]() Natasha Spender (1941eko apirilaren 9a - 1995eko uztailaren 16a) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | University College, Oxford (en) ![]() Hall School (en) ![]() University College School (en) ![]() Blundell's School (en) ![]() Gresham's School (en) ![]() lycée Georges-Clemenceau (en) ![]() | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | poeta, idazlea, saiakeragilea, unibertsitateko irakaslea, kazetaria, literatura-kritikaria eta itzultzailea | ||
Enplegatzailea(k) | Londresko University College University of Cincinnati (en) ![]() National Fire Service (en) ![]() | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia Bavariako Arte Ederren Akademka Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia | ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Nazioarteko Brigadak | ||
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila | ||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.