Stephanorhinus hemitoechus

Estepako errinozeroa (Stephanorhinus hemitoechus) Pleistozenon Eurasia eta iparraldeko Afrikan bizi zen errinozeroa izan zen. 1868an Hugh Falconer paleontologo eskoziarrak (1808-1865) lehen aldiz deskribatu zuen. Lotura estua zuen basoko errinozeroarekin (Stephanorhinus kirchbergensis) baina hau paisaia irekiagoetan bizi zen. Basoko errinozeroa bezala, ez zen Pleistozenoaren amaieran desagertu, izan ere, berriki egindako azterketen arabera, Holozenoaren hasierara arte iraun zuen.

Stephanorhinus hemitoechus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPerissodactyla
FamiliaRhinocerotidae
GeneroaStephanorhinus
Espeziea Stephanorhinus hemitoechus
[[|]]

Euskal Herrian ere, bere aztarnak topatu dituzte: 1940an Olaztiko Koskobilo aztarnategian Erdi Pleistozenoko errinozero baten hortzak topatu zituzten.[1]

Erreferentziak

  1. Goikoetxea, Jakes. (2020-11-27). «Sakanako errinozeroa» Berria.


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.