Steph Houghton
Stephanie Jayne Darby ( Durham, Ingalaterra, 1988ko apirilaren 23a) futbolari ingelesa da eta Manchester City futbol taldean eta Ingalaterrako selekzio nazionalean jokatzen du.[1] Klubei dagokienez, Ingalaterrako ipar-ekialdeko Sunderland-en hasi zen, 2007an Leeds United-era pasatu zen eta ondoren, 2010ean Arsenal Ladies taldean sartu zen. Sunderland taldean sartu zenean aurrealari gisa jokatzen zuen, ondoren erdigunera itzuli zen eta defentsan bukatu zuen.
Steph Houghton | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Stephanie Jayne Houghton | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Durham, 1988ko apirilaren 23a (35 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Durham Sixth Form Centre (en) Loughborough College (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdilaria aurrelaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zenbakia | 6 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 174 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2007an hasi zenetik, 100 aldiz baina gehiagotan jokatu du Ingalaterrako selekzioan. 2007ko Munduko Futbol Txapelketa eta 2009ko Europako Futbol Txapelketa baino lehenago lesio larriak izan zituen, baina 2011ko Munduko Futbol Txapelketan eta 2013ko Europako Futbol Txapelketan jokatzeko errekuperatu eta indarberritu zen. Ingalaterrako selekzio nazionaleko buru izendatu zuten 2014ko urtarrilean. 2012ko Londreseko Joko Olinpikoetan hiru gol sartu zituen Britaniar Handiko lau partidetan.
Houghton, Inperio Britainiarraren Ordenako kide (MBE) izendatu zuten 2016ko Urte Berriko Ohoreetan, futbolean egindako zerbitzuengatik.[2]
Ibilbidea
Houghtonek bost urtez jokatu zuen Sunderland-en. Urteko Jokalari Gaztearen Saria irabazi zuen 2006-2007an. Ondoren, Leeds United Ladiesekin bat egin zuen eta Leeds United Ladiesi 2010eko FAko Emakumezkoen Premier Leagueko Kopa irabazten lagundu ostean, Arsenalek Houghton fitxatu zuen bere talderako.
2013ko abenduaren 5ean Houghtonek hitzarmen bat sinatu zuen Arsenal taldea utzi eta Manchester City talde berrian hasteko. 2020ko urtarrilaren 24an sinatu zuen bi urteko kontratua Manchester Cityrekin.
Erreferentziak
- web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
- «Page N20 | Supplement 61450, 30 December 2015 | London Gazette | The Gazette» www.thegazette.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
Kanpo estekak