Stella McCartney
Stella Nina McCartney (Lambeth, Londres, 1971ko irailaren 13a - ) moda diseinatzaile britainiarra da. Paul McCartney The Beatles bandako kide ohia eta Linda McCartney argazkilaria eta animalien eskubideen aldeko defentsan aritzen den aktibistaren alaba da.
Stella McCartney | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Stella Nina McCartney |
Jaiotza | Lambeth (en) , 1971ko irailaren 13a (52 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Talde etnikoa | Juduak |
Lehen hizkuntza | Ingeles britainiarra |
Familia | |
Aita | Paul McCartney |
Ama | Linda McCartney |
Ezkontidea(k) | Alasdhair Willis (2003ko abuztuaren 30a - |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Central Saint Martins (en) Rye College (en) Bexhill College (en) Ravensbourne University London (en) South Houston High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | estilista eta aktorea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Stella McCartney (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
stellamccartney.com | |
Biografia
Stella McCartney Londresen jaio zen 1971ko irailaren 13an. Aita Paul McCartney, The Beatles bandako kide ohia, izan zuen eta ama, berriz, Linda McCartney argazkilaria izan zuen, bikotearen bigarren alaba izan zelarik. Amaren aldeko bi amonek Stella izena zuten eta haien izena eman zioten jaioberriari.
Haurtzaroan, herrialde asko bisitatu zituen Stellak, gurasoak The Wings bandako kide baitziren. Haiekin batera ibili ziren hona eta hara Stella, Heather (Paul McCartneyk adoptatu egin zuen), Mary ahizpa zaharrena, eta James anaia gazteena. Aitaren hitzetan, The Wings bandaren izena Stella jaio zeneko une zailetan etorri zitzaion, amari zesarea egiten ari zitzaion bitartean, aita errezo batean ari baitzen, on the wings of an ange[1].
Ospe handiko bikotea izanik ere, McCartney senar-emazteak bere seme-alaben bizitza ahalik eta normalena izan zedin saiatu ziren eta Stella eta bere senideak Ekialdeko Sussexeko eskola publikoan ikasi zuten.
Stella Royal British Legiongo kidea da. Bere ahizpa zaharrenez eta bere anaia gazteaz gain, ahizpaorde gazteago bat du, Beatrice Milly McCartney, 2003ko urriaren 28an jaioa, bere aitaren eta Heather Millsen alaba hain zuzen ere.
2003ko abuztuaren 30ean, Stella Alasdhair Willis editore britaniarrarekin ezkondu zen, Eskoziako Isle of Buten dagoen Mount Stuart Houseeko kapera katoliko batean, Marquess of Buteren antzinako etxea zena. McCartneyen ezkontzako soinekoa, bere amak 1969ko martxoan Paul McCartneyekin ezkontzeko erabili zuen soinekoaren bertsio eguneratu bat izan zen. Soinekoa berak diseinatu zuen Tom Fordekin batera, Guccin bere nagusia zena. Gwyneth Paltrow, Liv Tyler, Pierce Brosnan eta Madonnaren parte-hartzea ere izan zuen ezkontzan.
Bere lehen semea, Miller Alasdhair James Willis, 2005eko otsailaren 25ean jaio zen. Bigarrena neska izan zen, Bailey Linda Olwyn Willis eta 2006ko abenduaren 8an jaio zen. Hirugarrena, berriz, mutila izan zen, Beckett Robert Lee Willis eta 2008ko urtarrilaren 8an jaio zen. Hirurak Londresen jaio ziren, Ingalaterran.
Ibilbide profesionala
Hasierak
13 urte besterik ez zituen Stellak moda diseinuan arreta jarri zuenean eta, orduan egin zuen lehen jaka.
3 urte geroago, Christian Lacroixekin hasi zen lanean eta Savile Rowekin saiatu zen bere gaitasunak hobetzen. 90eko hamarkadan moda diseinuaren ikasketak jarraitu zituen eta, 1995ean, graduazio bilduma aurkeztu zuen, bere lagun ziren Naomi Campbell, Yasmin Le Bon eta Kate Mossen laguntzarekin. Gainera, aitaren Stella May Day abestia jarri zion ondoan[2] eta ikuskizunak arrakasta izugarria izan zuen.
1998an, bere ahizpa Maryren ezkontzako soinekoa diseinatu zuen, Alistair Donald telebistako ekoizlearekin ezkondu zenean.
Begetariano zorrotza, McCartneyek ez ditu animalia larruak erabiltzen bere diseinuetan eta animalien eskubideak defendatzen dituen PETA erakundearen alde egiten du[3]. Hainbat diseinuk naturarekiko errespetua adierazten duen esaldiak ditu, Adidasen jaka batek adibidez, begetariano kirolarientzako bakarrik da gai baitarama mahukan.
Chloé, Gucci, CARE
1997ko martxoan, Parisko Chloè markaren sormen zuzendaria zen Karl Lagerfeldek egin zion elkarrizketa.
« | [[Chloé] should have taken a big name. They did, but in music, not fashion. Let's hope she is as gifted as her father. He also called McCartney 'a T-shirt designer'[4] | » |
Hasiera hori izan bazuen ere, Stellak arrakasta kritiko eta komertziala lortu zuen.
Kolaborazioak
2004an, Madonnaren jantzitegia diseinatu zuen Re-Invention Tourerako[5]. Era berean, Annie Lennoxena bere udako birarako[6] eta Gwyneth Paltrow eta Jude Lawena Sky Captain and the World of Tomorrow filmerako[7].
Urte berean, kirol erropa lerro bat ere atera zuen, Adidasekin elkarlanean. Igeriketa, tenis eta negu kirolak izan zituen xede eta korrika egiteko edo potsa informalak ere bai.
2007ko urtarrilean, Adidasentzako lanari Gym Yoga izeneko lerroa erantsi zion, yoga praktikatzeko lerro berezia. Udaberri-udako denboraldian atera zuten eta ballet eta dantza jantzietan inspiratu zen, bi geruzako tirantedun kamisetak, eskote sakonak, tiro baxuko galtzak edo goma malguko zapatak bereizgarri. Arrakasta handiko elkarlanak izan ziren hauek.
2005ean, H&Mrekin kolaboratu zuen eta arropa informal eta osagarriez osatutako bildumak izugarrizko arrakasta izan zuen. Azaroan jaurti zuten eta, atera zen egun berean, berehala agortu zen dena[8].
2007ko martxoaren 12an, McCartneyen 42 piezako edizio mugatua jarri zuten salgai Australiako 100 Target dendatan, Txinan ekoiztu zituztelarik. 30 eta 200 dolar artean zeuden prezioak eta histeria handia izan zen bilduma erostera hurbildu ziren emakumeen artean. Gainera, izan zen espekulaziorako erabili zuena ere, kopuru handiak erosi eta eBayn saltzen jarriz.
2008ko urtarrilean, McCartneyek Vendôme izeneko lentzeria markarekin kolaboratu zuen, departamentuen, denda espezializatuen eta Stella McCartney denden bidez saltzeko xedean.
2008ko urte hasieran, Le Sportsacentzako poltsal atera zituen. 30 eta 40 arteko estilo ezberdinek osatu zuten bilduma eta 200 eta 500 $-ren artean saldu ziren. Bidairako poltsak, maletak, poltsak eta haurrentzako eta haurrak dituzten amentzako osagarriak aurkeztu zituen.
2009an, Stellak Gap enpresarekin haurren arroparen diseinu baterako kolaborazioaren berri eman zuen. Urte hartako azaroan jaurti zuen bilduma eta hau GapKids eta babyGap dendetara eraman zen Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan, Erresuma Batuan, Frantzian, Irlandan eta Japonian.
Bere marka propioarekin hasi zenetik, McCartneyk zenbait artistekin ere kolaboratu du proiektu batzuetan, horien artean, Reem Alasadi, Gary Hume, R. Crumb, Jeff Koons, David Remfry eta Ed Ruscha.
Erreferentziak
- (Ingelesez)http://www.imdb.com/name/nm0565383/bio
- (Ingelesez)https://www.youtube.com/watch?v=keMOuRprl4U
- (Gaztelaniaz)http://elpais.com/elpais/2008/08/11/actualidad/1218437332_850215.html
- (Gaztelaniaz)http://www.independent.co.uk/life-style/fashion/features/handbags-at-dawn-fallouts-of-the-fashionistas-7584395.html?action=gallery&ino=3
- (Ingelesez)https://web.archive.org/web/20140330044147/http://www.dmoda.uy/stella-mccartney/
- (Gaztelaniaz)http://www.vogue.mx/moda/estilo-vogue/articulos/stella-mc-cartney-en-mexico/1584
- (Ingelesez)http://www.imdb.com/name/nm0565383/
- (Ingelesez)https://www.youtube.com/watch?v=7VzV08-DhB4
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stella McCartney |