Stasi
Segurtasunerako Estatu Ministerioa (alemanez: Ministerium für Staatssicherheit), normalki Stasi izendapenaz laburtua, Alemaniako Errepublika Demokratikoaren (AED) Inteligentzia Zerbitzua izan zen.
Stasi | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen ofiziala | Ministerium für Staatssicherheit | |
Mota | ministry of the GDR (en) , Isilpeko polizia eta Inteligentzia zerbitzua | |
Herrialdea | Alemaniako Errepublika Demokratikoa | |
Eskumendekoak | Main Directorate for Reconnaissance (en) , Felix Dzerzhinsky Guards Regiment (en) , Q103783631 , Q190287 , Q113679709 eta Q117006002 | |
Agintea | ||
Lehendakaria | Wilhelm Zaisser (en) | |
Egoitza nagusi | ||
Osatuta | ||
Historia | ||
Sorrera | 1950eko otsailaren 8a 1950 | |
Ondorengoak | Federal Office for the Protection of the Constitution (en) | |
Desagerpena | 1990 |
1950eko otsailaren 8an sortu zen, bere ekintzak gehien bat Ekialdeko Berlinen gauzatzen zituen, bertan Lichtenberg barrutian egoitza nagusia zuen, hiri honetan zehar beste hainbat ordezkaritza zituelarik. Orokorrean, Stasi erakundea garai hartako munduko inteligentzia zerbitzu eraginkorrenen artean zegoela jo ohi zen. 1989an behin betiko deuseztatu zuten.
Historia
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko Segurtasunerako Estatu Ministerioari jarraituz 1950eko otsailaren 8an sortu zen, aurreko erakunde horretatik izena hartu zuelarik. Sobietarrek euren Varsoviako Ituneko kide eraginkor eta leialtzat hartu zituzten.
Stasi erakundeko lehenbiziko burua Wilhelm Zaisser izan zen, honi Erich Mielke zenak lagundu ziolarik. Zaisserri 1953an Ernst Wollweber zenak buruzagitzan ordezkatu zion.[1] 1957an AEDko buruzagiak ziren Walter Ulbricht eta Erich Honeckerrekin eztabaidak izan ondoren Wollweberrek bere postua laga zuen, hortaz bere ordez ordura arte buruzagitzan bigarrena zen Erich Mielke jarri zen.
Baita 1957an ere, Markus Wolf zena Hauptverwaltung Aufklärung (HVA, Ikuskapen Administrazio Nagusia) erakundeko buruzagia bilakatu zen, hau Stasiko kanpo inteligentziako saila zelarik. Inteligentzia buru gisa, Wolfek Alemaniako Errepublika Federaleko politika, gobernu eta enpresa giroan espioiak infiltratzen arrakasta handia izan zuen. Kasurik nabarmenena Günter Guillaume zenarena izan zen, honen ondorioz Mendebaldeko Alemaniako Kantzilerra zen Willy Brandt zenaren erorketa jazo zen. 1986an Wolfek erretiroa hartu eta Werner Grossmannek ordezkatu zuen.
Stasi eta KGB sobietarraren arteko lotura estua izan zen: KGB erakundeak Stasiko zortzi zuzendaritza nagusienetan bere berezko bulegoak zituen bitartean, KGB erakundeak Stasi erakundeari Mosku eta Leningrado hirietako ekintzetan parte hartzera gonbidatu zuen.[2]
1989an, Ekialdeko Alemania desagertzeko unean bertan, Stasi erakundea Segurtasun Nazionalerako Bulegoa izenaz berrizendatua izan zen, bere zuzendaritzan Rudi Mittig jenerala jarri zelarik.
Erakundea
Segurtasunerako Estatu Ministerioak honako sail hauek barne hartzen zituen:
- Ikuskapenerako Administrazio Zentrala: bere saiakera eta ekintzen arreta nagusiki Ekialdeko Alemania eta Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen barnean zeuden herrialdeetan jartzen zuen, baina inteligentzia beste gainontzeko atzerritar herrialdeetan ere jartzen zuen.Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea
- Koordinakunde Administrazio Zentrala: sobietar inteligentzia erakundeekin elkarlana koordinatzen zuen.
- Komunikabideen Segurtasuna eta Babes Pertsonalerako Zentrala: AEDko buruzagiei segurtasuna eskaini, eta bestalde, gobernuarentzako barne komunikabide sistema bat martxan jarri eta mantentzen zuen.
- Industria Pisua eta Ikerketen Segurtasunerako Administrazioa eta Ekonomiaren Segurtasunerako Adminiztrazio Zentrala: sabotaia eta espioitzaren aurkako babesa zen.
- Pertsona Susmagarrien aurkako Borrokarako Administrazio Zentrala: atzerritar susmagarriak, bereziki Mendebaldeko Alemanikoak zirenak, zelatatzeko ardura zuen.
- Zabor Ikerkuntzarako Saila: atzerritarren hondakin eta material susmagarrien analisia burutzen zuen.
- 12 Administrazioa: komunikabideak zelatatzen zituen.
- 2000 Administrazioa: Herri Gudaroste Nazionalaren leialtasuna zaindu edo jagoten zuen.
- Stasik bere berezko eta independentea zen bere presoentzako espetxe sistema zuen.
- Azkenik, Stasik indar armatu txiki bat zuen: «Félix Dzerzhinsky» Guardia Errejimentua, hau Ministerioko kideei babesa ematen zieten eliteko indarrek osatzen zuten. Motordun fusilarien sei batailoi, artilleriako batailoi bat eta entrenamenduko batailoi batek osatzen zuten.
Erreferentziak
- http://books.google.com/books?id=vzmNb84n7sUC&printsec=frontcover&dq=%22The+East+German+leadership%22+%22Peter+Grieder%22&source=bl&ots=Ozz34v8Uji&sig=DhozUCiQr298zYVvDYyXqvMM4xs&hl=en&ei=sct_S_zhCpqk_QbyvtWABw&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=4&ved=0CBAQ6AEwAw#v=onepage&q=&f=false Ekialdeko Alemaniako buruzagitza. Egilea: Peter Grieder, 53-85. orr. Ingeleraz.
- Koehler 2000, 74. orr.
Kanpo estekak
- (Alemanez) Stasiren biktimen webgunea