Starz
Starz ordainpeko telebista kate estatubatuarra da. Lionsgateren filiala den Starz, Inc. enpresaren kanalik garrantzitsuena da, Encore eta MoviePlex kanalen jabea ere badena. Bulego nagusiak Meridian International Business Center gunean daude, Meridianen, Coloradon.[1]
Starz | |
---|---|
Datuak | |
Mota | cable channel (en) , ordainpeko telebista, specialty channel (en) eta online service (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Erabilitako hizkuntza | ingeles |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Starz Inc. (en) |
Historia | |
Sorrera | 1994ko otsailaren 1a |
webgune ofiziala |
Historia
1994ko otsailaren 1ean Tele-Communications Inc. (TCI) kable sistemarako merkaturatu zuten. Kanal berriak transmititu zuen lehen filma Scent of a Woman izan zen, Al Pacino protagonista zuena. Abiarazteko unean estaldura TCI kable sistemara bakarrik mugatuta bazegoen ere, 2000. urterako Estatu Batuetako kable sistemen %90ean egon arte hedatuko zen. Kanala estreinaldiko filmak erakustera bideratzen zen, bere anaia Encore kanalak ez bezala, honek 1960, 1970 eta 1980ko hamarkadetako zintak igortzen baitzituen. Universal Picturesen filmen eskubideak izateaz gain, Carolco Pictures, New Line Cinema eta Fine Line Featuresen filiala zen Miramax, Touchstone Pictures eta Hollywood Picturesenak ere bazituen.[2]
Kanalak
- Starz
- Starz Cinema
- Starz Cinema
- Starz Edge
- Starz In Black
- Starz Kids & Family
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |