Starsky and Hutch
Starsky and Hutch edota Starsky & Hutch (euskaraz: «Starsky eta Hutch») 1970eko hamarkadako estatubatuar telesaila bat da. 93 atal izan zituen, 4 denboralditan banatuak: bakoitzak 48 minutu inguru zirauen arren, lehenbiziko atala 90 minutukoa izan zen. William Blinn eta Ryan Blinnek sortu, eta 1975eko apirilaren 30a eta 1979ko maiatzaren 15a artean ABC katean aireratu zen. Jack Starrett zuzendariak zuzendu zuen, laude Ennis Starrett Jr. izenpean: hark 1979an The Dukes of Hazzard telesaila ere zuzendu zuen.
Starsky and Hutch | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | William Blinn (en) |
Izenburua | Starsky & Hutch |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 4 |
Atalak | 93 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintzako telesaila, polizia-telesaila eta police television drama (en) |
Iraupena | 60 minutu |
Antzezlea(k) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Lalo Schifrin Tom Scott Mark Snow |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | American Broadcasting Company |
Hasiera-data | 1975eko apirilaren 30a |
Amaiera-data | 1979ko maiatzaren 15a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Kalifornia eta Los Angeles |
Argumentua
Telesaila 1970eko hamarkadako Kalifornia estatuan girotuta dago. Bertan, David Starsky (Paul Michael Glaser) ilebeltz eta sendoa, jaiotzez brooklyndarra, eta Minnesota estatuko Kenneth "Hutch" Hutchinson (David Soul) ilehori eta izaera intelektualeko polizia bikotearen kasuak eta nondik-norakoak azaltzen dira, betiere beren Ford Torino gorri eta marra zuridunean "Bay City, California" ("Kalifornia, Badia hiria") deritzon fikziozko hiriko kaleetan barna doazela.
Maiz kasuez nahiz kale giroko informazioa jakiteko, Huggy Bear (Antonio Fargas) informatzailearengana jotzen dute. Bestalde, Harold C. Dobey kapitainaren (Bernie Hamilton, lehen atalean Richard Ward) agindupean dihardute.
Zinema
- Starsky & Hutch (2004)