Star Trek IV: The Voyage Home
Star Trek IV: The Voyage Home (euskaraz Star Trek IV: Etxerako Bidaia) 1986ko Leonard Nimoy estatubatuar zinema zuzendari eta aktoreak zuzendu eta antzeztutako zientzia-fikziozko filma bat da. William Shatner, Leonard Nimoy, DeForest Kelley, James Doohan, George Takei, Walter Koenig, Nichelle Nichols, Robin Curtis, Catherine Hicks, Jane Wyatt, John Schuck, Majel Barrett eta Mark Lenard aktoreek antzeztu zuten.
Star Trek IV: The Voyage Home | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1986 |
Izenburua | Star Trek IV: The Voyage Home, Zurück in die Gegenwart: Star Trek IV eta Star Trek IV - Rotta verso la Terra |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikziozko filma, science fiction comedy (en) , abenturazko filma eta time-travel film (en) |
Iraupena | 119 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Star Trek (en) |
Deskribapena | |
Oinarritua | Star Trek: The Original Series |
Grabazio lekua(k) | San Frantzisko, Paramount Stage 12 (en) , Paramount Stage 14 (en) , Vasquez Rocks (en) eta USS Ranger (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Leonard Nimoy |
Gidoigilea(k) | Steve Meerson (en) Peter Krikes (en) Nicholas Meyer Harve Bennett |
Antzezlea(k) | |
William Shatner (James Tiberius Kirk) DeForest Kelley (Leonard McCoy) James Doohan (en) (Montgomery Scott (en) ) George Takei (Hikaru Sulu) Walter Koenig (Pavel Chekov (en) ) Nichelle Nichols (Nyota Uhura) Robin Curtis Catherine Hicks (en) (Gillian Taylor (en) ) Jane Wyatt John Schuck (en) Leonard Nimoy (Spock) Majel Barrett Mark Lenard (en) Robert Ellenstein (en) Brock Peters | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Harve Bennett |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures Industrial Light & Magic (en) |
Edizioa | Peter E. Berger (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Leonard Rosenman |
Argazki-zuzendaria | Donald Peterman |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | San Frantzisko, Vulkano eta San Frantzisko |
Argumentu nagusia | Denbora bidaia |
Historia | |
Jasotako sariak | Genesis saria |
Nominazioak | Argazkigintza onenaren Oscar Saria 59. Oscar Sariak Donald Peterman Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria 59. Oscar Sariak Leonard Rosenman Soinu edizio onenaren Oscar Saria 59. Oscar Sariak Mark A. Mangini (en) Soinu onenaren Oscar Saria 59. Oscar Sariak Terry Porter (en) , David J. Hudson (en) , Mel Metcalfe (en) , Gene Cantamessa (en) |
startrek.com… | |
Bideoa | YouTube |
Gene Roddenberry gidoigile eta ekoizlearen Star Trek telesaila ospetsuan oinarritutako film saileko bigarren filma izan zen, Star Trek: The Motion Picture (1979), Star Trek II: The Wrath of Khan (1982) eta Star Trek III: The Search for Spock (1984) filmen jarraipena da, ondoren jarraipen ugari izan zituen: Star Trek V: The Final Frontier (1989), Star Trek VI: The Undiscovered Country (1991), Star Trek: Generations (1994), Star Trek: First Contact (1996), Star Trek: Insurrection (1998), Star Trek: Nemesis (2002), Star Trek (2009), Star Trek Into Darkness (2013) eta Star Trek Beyond (2016).
Argumentua
2286. urtea. Aurreko Star Trek III: Spock Bilatuz filmean Spockek (Leonard Nimoy) heriotzari izkin egitea lortu eta bere adiskideekin batera berrelkartuz Izarretako Flotaren aurrean euren desobedientzia eta ekintzengatik erantzun beharko dut (Enterprise espazio-ontziaren ostea eta suntsitzea, USS Excelsior (NX-2000) espazio-ontziaren sabotajea, goi buruzagien aginduei men ez egitea, etab). Halere, Lurrerako itzulerako bidean doazela Klingondar Harrapakin Hegazti espazio-ontzi baten bidez Espazio-Zunda ezezagun batek deszifratu ezin daitezkeen zenbait mezu igortzen ari dela eta Lurraren eremu magnetikoan eragin eta planetaren suntsipena suposa dezaketen hondamendiak gauzatzen ari dela jakingo dute.
Zundaren mezuak ikertuz Spockek baleen doinuen antzekoak direla ondorioztatuko du, gerora mezu hauek zehazkiago balea grisentzat zuzenduak daudela jakingo dute, baina zoritxarrez, XXIII. mendean jada bale grisak desagertuak daude. Ondorioz, James T. Kirk (William Shatner), Spock jauna, Leonard McCoy (DeForest Kelley), Hikaru Sulu (George Takei), Nyota Uhura (Nichelle Nichols), Pavel Chekov (Walter Koenig) eta Montgomery Scott (James Doohan) denboran iraganera bidaiatu eta XX. mendeko 1986. urteko San Frantzisko hirira iritsiko dira, bertan pare bat bale topatu eta etorkizunera eramateko asmoz. Garaiz kanpo nahiz zibilizazio ezberdin batean daudenez, bizipen ugari biziko dituzte, horietako asko nahiko bitxi eta barregarriak. Azkenean euren helburua lortu eta etorkizunera itzuliz Zundaren egonezina baretu, eta Lurra salbatzea lortuko dute. Honen ondoren, Kirk eta gainontzeko adiskideak epaituak izan eta leporatzen zaizkien kargu guztietatik errugabetuak izango dira, Kirk ez beste, azken honi almirante mailatik kapitainera igaroarazi eta USS Enterprise-A espazio-ontziaren ardura emango baitiote.
Aktoreak
- William Shatner: James Tiberius Kirk almirantea
- Leonard Nimoy: Spock kapitaina
- DeForest Kelley: Leonard McCoy medikua
- James Doohan: Montgomery Scott komandantea
- Walter Koenig: Pavel Chekov komandantea
- George Takei: Hikaru Sulu komandantea
- Nichelle Nichols: Nyota Uhura komandantea
- Catherine Hicks: Gillian Taylor medikua
- Mark Lenard: Sarek
- Jane Wyatt: Amanda
- Majel Barrett: Chapel komandantea
- Robin Curtis: Saavik tenientea
Saila
- Star Trek: The Motion Picture (1979)
- Star Trek II: The Wrath of Khan (1982)
- Star Trek III: The Search for Spock (1984)
- Star Trek V: The Final Frontier (1989)
- Star Trek VI: The Undiscovered Country (1991)
- Star Trek: Generations (1994)
- Star Trek: First Contact (1996)
- Star Trek: Insurrection (1998)
- Star Trek: Nemesis (2002)
- Star Trek (2009)
- Star Trek Into Darkness (2013)
- Star Trek Beyond (2016)