Crypto.com Arena
Crypto.com Arena (2021eko abendura arte Staples Center deitua) Kaliforniako Los Angeles hirian dagoen esparrua da, non kirol ekintzak eta ikuskizunak aurkezten dira. Luxuzko gune berri-berria da eta mundu osoan ezaguna da. Figueroa Avenue ibilbidean kokatuta dago.
Crypto.com Arena | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Kalifornia |
Kaliforniako konderri | Los Angeles konderria |
Charte city | Los Angeles |
Koordenatuak | 34°02′35″N 118°16′02″W |
Historia eta erabilera | |
Inaugurazioa | 1999ko urriaren 17a |
Jabea | Anschutz Entertainment Group (en) |
Kudeatzailea | Anschutz Entertainment Group |
Izenaren jatorria | Crypto.com (en) |
Kirola | Izotz hockeya saskibaloia |
Erabiltzailea | Los Angeles Clippers Los Angeles Lakers Los Angeles Sparks (en) Los Angeles Kings |
Edukiera | 19.060 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | NBBJ (en) |
Eraikitzailea | PCL Construction (en) |
Webgune ofiziala | |
Los Angeles Lakers, Los Angeles Clippers, Los Angeles Kings eta Los Angeles Sparks taldeen jokalekua da.
Historia
375.000.000$ inguruko inbertsioa egin eta gero, 1999ko urrian inauguratu zen eta berehala mundu guztian famatua egin zen. Izan ere, bitan irabazi zuen Urteko Arena titulua. Urtean zehar, 250 ikuskizun jasotzen ditu eta 20.000 lagun sartzen dira hemen.
Kirol ekintzak
Kirol ekintzei dagokionez, hockey (Los Angeles Kings) eta saskibaloiko (Los Angeles Clippers, Los Angeles Lakers eta Los Angeles Sparks) taldeek astero jokatzen dute hemen eta, beraz, astero gunea egokitu behar da.
Ikuskizunak eta zeremoniak
Grammyak hemen ospatzen dira eta izugarrizko ikuskizunak daude. Orain dela 6 urte, Michael Jacksonen hileta barruan egin zen.
Galeria
- Pabilioiaren gaueko ikuspegia
- Izotz hockey partidua
- L.A. Lakers eta Atlanta Hawks taldeen arteko partidua
- L.A. Clippers eta Phoenix Suns taldeen arteko partidua
- Arearen ikuspegia
- Cheerleaders Lakers aurkako partidua
- Blue Line Pico geltokia, Staples Center aurrean
- NHLren Kings taldearen partidua
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala (Ingelesez)