Staphylococcus saprophyticus
Staphylococcus saprophyticus Staphylococcus generoko bakterioa da, gernu-infekzioak eragin ditzakeena. Mikrobio hau ez da patogeno hertsia, oportunista baizik [1].
Staphylococcus saprophyticus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Bacillati |
Filuma | Bacillota |
Klasea | Bacilli |
Ordena | Caryophanales |
Familia | Staphylococcaceae |
Generoa | Staphylococcus |
Espeziea | Staphylococcus saprophyticus [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | Grampositibo |
Bere ezaugarri biokimiko nagusiak hauek dira:
- katalasa (+)
- oxidasa (-)
- koagulasa (-)
- anaerobio fakultatiboa
- ureasa (+)
- ez da mugikorra
Estafilokoko hau gizakion larruazalean eta aparatu genito-urinarioaren mukosetan egon daiteke inongo gaitzik sortu gabe. Baginatik edo perineotik, harreman sexualen bidez, uretrara irits daiteke, gernu-infekzioak sortuz, bereziki emakumeengan [2]. Harreman sexualak mantentzen dituzten emakume gazteengan Staphylococcus saprophyticus da gernu-infekzio gehien sortzen duen bakterioa, Escherichia coliren ondoren [3].
Koagulasa (-) diren beste estafilokokoetatik bereizteko (adibidez, Staphylococcus epidermis-etik) komeni da jakitea Staphylococcus saprophyticus erresistentea dela nobobiozina antibiotikoaren aurrean.
Erreferentziak
- Basaras, M.; Umaran, A.. (2004). Mikrobiologia medikoa. EHU, 149 or. ISBN 84-8373-658-6..
- Forbes, B., Sahm, D., Weissfeld, A.: Diagnóstico microbiológico, Ed. Panamericana (2004), 296 orr. ISBN: 84-7903-810-1
- Ehlers, Sara eta Merrill, Stephan Staphylococcus saprophyticus Infection National Library of Medicin (2023)