Stanisław Wojciechowski
Stanisław Wojciechowski (Kalisz, 1869ko martxoaren 15a - Varsovia, 1953ko apirilaren 9a) poloniar politikaria izan zen. Poloniako presidentea izan zen 1922tik 1926ra.
Stanisław Wojciechowski | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1922ko abenduaren 22a - 1926ko maiatzaren 14a ← Gabriel Narutowicz - Ignacy Mościcki → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kalisz, 1869ko martxoaren 15a | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Gołąbki, Warsaw (en) ![]() | ||
Hobiratze lekua | Powązki Cemetery (en) ![]() St. John's Archcathedral (en) ![]() | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Maria Wojciechowska (en) ![]() | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Varsoviako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | poloniera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | matematikaria eta politikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Warsaw University of Life Sciences (en) ![]() | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Association of the Polish Youth "Zet" (en) ![]() | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Polish People's Party "Piast" (en) ![]() | ||
![]() |
Nobleziako familia batean jaio zen eta 1891ra arte fisika eta matematika ikasi zituen Varsoviako Unibertsitatean. Poloniaren errusiar domeinuaren aurkako konspirazioetan parte hartu zuen, eta 1892an, atxiloketa saihesteko, Zurichen erbesteratu zen lehenik eta Parisen gero. 1892an Poloniako Alderdi Sozialistaren sortzaileetako bat izan zen eta 1905ean alderdia utzi zuen.
1915ean Moskura joan zen eta handik ihes egin zuen boltxebikeek boterea hartu ondoren. 1919an Poloniako Barne Arazoetako ministro izendatu zuten eta herrialdearen konstituzioaren idazketan parte hartu zuen.
1922ko abenduan Poloniako presidente hautatu zuten Gabriel Narutowicz eraila ordezkatzeko. Presidente zela, Józef Piłsudski adiskidearekin hainbat desadostasun izan zituen gobernatzeko moduari buruz. Azkenik, Piłsudski estatu-kolpea eman zuen 1926an, eta Wojciechowskik dimisioa aurkeztu zuen maiatzaren 14an.
Wojciechowski karrera akademikoan aritu zen geroago. Varsoviako altxamenduan naziek atxilotu egin zuten.