Stanisław Leśniewski

Stanisław Leśniewski (Serpukhov, Errusiar Inperioa, 1886ko martxoaren 30 Varsovia, 1939ko maiatzaren 13a) poloniar logikari eta matematikaria izan zen. Varsoviako Logika Eskolaren sortzailea izan zen. Jan Łukasiewicz poloniar logikariak piztu zion logikarako eta bizitza intelektualerako zaletasuna. Logika-sistema bat egiteaz gainera, formalismo logikoa semantikaren bidez azal daitekeela aldeztu zuen. Prototetika izeneko teorian, ohiko logika proposizionala aztertu zuen.

Stanisław Leśniewski

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakStanisław Kazimierz Leśniewski
JaiotzaSerpukhov, 1886ko martxoaren 30a
Herrialdea Polonia
HeriotzaVarsovia, 1939ko maiatzaren 13a (53 urte)
Hobiratze lekuaPowązki Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLeipzigeko Unibertsitatea
(1904 - 1906)
Municheko Unibertsitatea
(1909 - 1910)
Lviveko Unibertsitatea
(1910 - 1912)
Hezkuntza-mailaDoktoretza
TesiaA Contribution To Analysis Of Existential Propositions (en) Itzuli
Tesi zuzendariaKazimierz Twardowski
Doktorego ikaslea(k)Alfred Tarski
Hizkuntzakpoloniera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, filosofoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Varsoviako Unibertsitatea  (1919 -  1939)

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.