Stanisław August Poniatowski
Stanisław August Poniatowski (Stanisław Antoni Poniatowski jaioa) (Wołczyn, Bi Nazioen Errepublika, 1732ko urtarrilaren 17a - San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1798ko otsailaren 12a) Estanislao II.a Augusto bere tituluagatik ezaguna, Poloniako Erregea eta Lituaniako Duke Handia eta Bi Nazioen Errepublikako azken monarka izan zen. Poloniar sendi aristokratiko bateko kidea, diplomazialari bezala iritsi zen Errusiako gortera San Petersburgon, eta han Katalina Nagusia enperatrizaren maitale bihurtu zen. Katalinaren laguntzarekin Poloniako errege aukeratu zuten 1764an, Augusto III.a hil ondoren. Lituaniaren eta Poloniaren arteko Konfederakundea eraberritzen eta indartzen saiatu zen, baina barneko (interes kontserbadoreak) eta kanpoko (Errusia, Prusia eta Austria) etsaiekin topo egin zuen. Bar Konfederakundearen Gerrak (1768-1772) Poloniako Lehen Banaketa 1772an egin zen. Erreformak Targowicako Konfederakundeak, 1792ko Errusiar-poloniar Gerrak eta 1793ko Poloniako Bigarren Banaketak ezeztatu zituzten. Kościuszkoren matxinadak 1794an eta Poloniako Hirugarren Banaketak Bi Nazioen Errepublikaren amaiera ekarri zuten. Erregeak 1795eko azaroan erregetza utzi zuen, eta bere azken urteak San Petersburgoko Haitzurdinezko jauregian bizi izan zituen gatibu.
Stanisław August Poniatowski | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1764ko irailaren 7a - 1795eko azaroaren 25a
1755eko maiatzaren 26a - 1764ko irailaren 7a ← Józef Aleksander Jabłonowski (en) - Józef Klemens Czartoryski (en) →
Hautetsia: Convocation Sejm (en) , Q9334947 , Q9334949 , Q65768167 , Q66442822 , Q69120699 , Q69122104 , Q69255706
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Stanisław Antoni Poniatowski | ||||||||
Jaiotza | Voŭčyn (en) , 1732ko urtarrilaren 17a | ||||||||
Herrialdea | Bi Nazioen Errepublika Errusiar Inperioa | ||||||||
Bizilekua | San Petersburgo | ||||||||
Heriotza | San Petersburgo, 1798ko otsailaren 12a (66 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Catholic Church of St. Catherine (en) Church of the Holy Trinity in Voŭčyn (en) St. John's Archcathedral (en) | ||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Stanisław Poniatowski | ||||||||
Ama | Konstancja Czartoryska | ||||||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||
Leinua | Poniatowski (en) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | poloniera | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | diplomazialaria eta militarra | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Kidetza | Prusiako Zientzien Akademia San Petersburgoko Zientzien Akademia Zientzien Errusiar Akademia Targowica Confederation (en) Royal Society | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||||
Polonian eztabaidagarria da. Kritikatu egiten dute, banaketei aurrea hartzeko gaitasunik ez zuelako izan eta ertien eta jakintzen ugazaba handi gisa gogoratzen da.
Kanpo estekak
Artikulu hau Poloniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |