Stand by Me (filma)
Stand by Me (euskaraz Nirekin Konta Ezak) 1986ko Rob Reiner estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Stephen King idazlearen The Body eleberrian oinarritua dago.
Stand by Me (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1986 |
Izenburua | Stand by Me |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Honen izena darama | Stand by Me |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | teen film (en) , sarbide-bizipena, abenturazko filma, film komikoa, film dramatikoa eta lan literario batean oinarritutako filma |
Iraupena | 89 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Body (en) |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Rob Reiner |
Gidoigilea(k) | Bruce A. Evans (en) Stephen King Raynold Gideon (en) |
Antzezlea(k) | |
Wil Wheaton River Phoenix (Chris Chambers (en) ) Corey Feldman Jerry O'Connell Kiefer Sutherland Richard Dreyfuss Gary Riley Bradley Gregg Casey Siemaszko John Cusack Marshall Bell (en) Frances Lee McCain (en) Bruce Kirby William Bronder | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Bruce A. Evans (en) Andrew Scheinman (en) |
Konpainia ekoizlea | Columbia Pictures |
Edizioa | Robert Leighton (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jack Nitzsche |
Argazki-zuzendaria | Thomas Del Ruth |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Oregon |
Erabiltzen du | istorio bat istorio baten barruan eta Flashback |
Argumentu nagusia | heriotza, familia disfuntzionala, dolua, self-discovery (en) , pubertaroa, adiskidetasuna eta male bonding (en) |
Historia | |
Jasotako sariak | National Board of Review: Top Ten Films (en) |
Nominazioak | |
Wil Wheaton, River Phoenix, Corey Feldman, Jerry O'Connell eta Kiefer Sutherland aktoreek antzeztu zuten, aldiz, Richard Dreyfuss aktoreak narratzaile gisa bere ahotsa ipini zuelarik.
Argumentua
1959ko uda, AEBtako Oregon estatua. Izaera eta bizitza egoera ezberdinetako hamabi urtetako lagun-taldea osatzen duten mutiko batzuk (Gordie Lachance, Chris Chambers, Teddy Duchamp eta Vern Tessio) egunkarietan aterako diren itxaropenez, aurretik beste mutil batzuei entzunda, duela egun batzuk trenak jo eta hildako Ray Brower mutikoaren gorpuaren bila basora joango dira (gorputza han baitago). Txango hau abentura bat bilakatuko da, sutondoan istorioak eta beldurrezko ipuinak kontatuz, adiskidetasuna sendotuz...
Mutikoen bidai honek haurtzarotik nerabezarorako aldaketa sinbolizatzen du. Txangoaren amaieran heuren buruak hobeto ezagutzeaz gain, elkarren artean lagundu, eta heuren anai-arreba zaharrek zapalkuntzaren sufrimendua, heurekiko gurasoen axolagabekeri eta etxe eta familia giro itxi batetako itxaropen eskasen inguruko sentimenduak elkarbanatuko dituzte.
Aktoreak
- Wil Wheaton: Gordie Lachance
- River Phoenix: Chris Chambers
- Corey Feldman: Teddy Duchamp
- Jerry O'Connell: Vern Tessio
- Kiefer Sutherland: Ace Merrill
- Casey Siemaszko: Billy Tessio
- Gary Riley: Charlie Hogan
- Bradley Gregg: Eyeball Chambers
- Jason Oliver: Vince Desjardins
- Marshall Bell: Señor Lachance
- Frances Lee McCain: Señora Lachance
- Bruce Kirby: Señor Quidacioluo
- William Bronder: Milo Pressman
- Scott Beach: Alcalde Grundy
- Richard Dreyfuss: Idazlea, narratzailea / Gordie heldua
- John Cusack: Denny Lachance
- Kent W. Luttrell: Ray Brower
Kanpo estekak
- Stand By Me filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)