Stalker (1979ko filma)
Stalker, errusieraz Сталкер (ingelesez Jazartzaile) 1979ko Andrei Tarkovsky errusiar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko film bat da. 1972ko Arkady eta Boris Strugatsky errusiar anai idazleen Piknik na obochine ("Estralurtar piknika") eleberrian arinki oinarritua dago. Alexander Kaidanovsky, Anatoli Solonitsyn, Nikolai Grinko eta Alisa Freindlich aktoreek antzeztu zuten.
Stalker (1979ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1979 |
Izenburua | Сталкер |
Jatorrizko hizkuntza | errusiera |
Jatorrizko herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Honen izena darama | stalker (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikziozko filma, art film (en) , film dramatikoa eta arthouse science fiction film (en) |
Hizkuntza | errusiera |
Iraupena | 163 minutu |
Kolorea | koloretakoa eta zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Bide ondoko piknika |
Grabazio lekua(k) | Tallinn |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Andrei Tarkovski |
Gidoigilea(k) | Andrei Tarkovski Arkady Strugatsky (en) Boris Strugatsky (en) |
Antzezlea(k) | |
Anatoly Solonitsyn Alisa Freindlich Alexander Kaidanovsky (en) Nikolai Grinko (en) Vladimir Zamanskiy (en) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Mosfilm (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Andrei Tarkovski |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Eduard Artemyev |
Argazki-zuzendaria | Alexander Knyazhinsky (en) Leonid Kalashnikov (en) Georgy Rerberg |
Bideoa | YouTube eta YouTube |
Film honek zientzia-fikzioaz gain filosofia eta psikologiaren alorrak ere jorratzen ditu.
Argumentua
Zehaztu gabeko etorkizun eta lurralde batean, Stalkerrek (Alexander Kaidanovsky) "Eremua" deritzon leku batean zehar jendea gidatzen lan egiten du, duela urte batzuk "Eremuan" meteorito bat erori zen, bertan errealitatearen legeak indarrean ez egoteaz gain, arrisku ugari daude. Gainera, "Eremuaren" barnean "Gela" deritzona dago, diotenez, hartara sartzen den edonorren desioak egi bilakatzen diren tokia.
Etxean, Stalkerren emazteak (Alisa Freindlich) eta alabak (Natasha Abramova) "Eremuan" gehiago sar ez dadin erregutzen diote, baina hark ez die eskakizunei jaramonik egingo.
Tabernan dagoela, Stalkerrek "Eremura" joan nahi duten bi bezero berri topatuko ditu, "Idazlea" (Anatoly Solonitsyn) eta "Irakaslea" (Nikolai Grinko).
Aktoreak
- Alisa Freindlich: Stalkerren emaztea
- Alexander Kaidanovsky: Stalker
- Anatoli Solonitsyn: Idazlea
- Nikolai Grinko: Irakaslea (ahotsa: Sergei Yakovlev)
- Natasha Abramova: Martiška, Stalkerren alaba
- Faime Jurno: Idazlearen neskalaguna
- E. Kostin: Lyuger, kafetegiaren jabea
- Raymo Rendi: Patruilaria
Kanpo estekak
- IMDBko filma irakurgai (Ingelesez)