St Magnus Katedrala (Kirkwall)
St Magnus katedrala (ingelesez: St Magnus Cathedral) Eskoziako Kirkwall herriko katedrala da, Orkadak uhartedian. A mailako eraikina izendaturik dago.
St Magnus katedrala | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Uhartedi | Orkadak |
Koordenatuak | 58°58′53″N 2°57′36″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1137 (egutegi gregorianoa) |
Erlijioa | Eskoziako Eliza |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Orkney (en) |
Izena | Magnus Erlendsson, Earl of Orkney (en) |
Erabilera | katedral katolikoa Anglican or Episcopal cathedral (en) |
Arkitektura | |
Materiala(k) | hareharria |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Ondarea | |
LB36668 | |
Webgune ofiziala | |
Historia
Norvegiako erregeak Anglesey (Gales) erasotu zuenean San Magnusek borroka egiteari uko egin eta zutik salmoak kantatuaz aurre egin zion erasoari. Eystein II erregeari miresgarria iruditu zitzaion eta Orkadetako agintari ezarri zuen Håkon lehengusuarekin batera. Biak Orkadetako Earl bihurtu ziren eta 1105etik aurrera lagun gisa agindu zuten bertan, harik eta 1114an haserretu egin ziren arte. 1117an bakea sinatu zuten baina Håkonek ituna hautsi eta San Magnus hil egin zuen.
1135ean San Magnus kanonizatu egin zuten eta apirilaren 16a bihurtu zen San Magnusen eguna. Bere hezurrak Kirkwalleko elizara eraman zituzten eta 1137an katedrala eraikitzen hasi ziren. Kirkwall ondoko harrobi batetako hareharri gorria erabili zuten. Aldi berean apezpikuarentzako jauregia eraikitzen hasi ziren katedralaren ondoan. XII mendean bukatu zituzten lanak baina XIII eta XIV mendeetan gahikuntzak egin zizkioten. XX mendean berriztatze lanak egin ziren.
Iruditegia
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala (Ingelesez)