St Kilda
St Kilda uhartea (ingelesez St Kilda eta gaeleraz Hiort) Eskoziako ipar-mendebaldean dagoen Kanpoko Hebridak uhartediaren barnean sailkatu ohi den isolatutako uharte txikiz osatutako uhartedia da. Ipar Ozeano Atlantikoan kokatua da, Kanpoko Hebridak uharteditik mendebaldeen kokatzen diren uharteak dira, North Uist uhartetik 64 kilometro ipar-mendebalderantz daudelarik.
St Kilda uhartea | |
---|---|
![]() | |
Bertako izena | St Kilda / Hiort |
Geografia | |
Kokapena | ![]() ![]() St Kilda St Kilda (Eskozia) |
Uhartedia | Kanpoko Hebridak |
Azalera | 8,546 km2 |
Punturik garaiena | Conachair |
Politika | |
Herrialdea | ![]() |
Lurraldea | ![]() Kanpoko Hebridak |
Hiri populatuena | Am Baile (The Village) |
Hiri populatuenaren biztanleria | 1930. urtetik aurrera hutsi dago |
Gizartea |
St Kilda uhartea bi milurtetan zehar gizakien bizileku izan da, ziurrenik bertako biztanleriaren gehieneko kopurua ez zen inoiz 180 pertsona baino gehiagokoa izanen, 1851. urtean 100 ingurukoa zen. 1930. urtean Hirta uharteko biztanleria osoa hutsarazi zuten (uharte hau uhartedi osoko populatutako bakarra zelarik). Gaur egun, urtez-urte aldatu ohi den biztanleria defentsa zerbitzuko militar jendea izan ohi da, baita udaldia han iragaten duten hainbat mantenuko langileak, boluntarioak eta zientzialariak ere.
Iruditegia
- St Kildako biztanleria 1886. urtean
- Zaharberritutako etxolak
- XIX. mendeko St Kilda uharteko biztanle baten irudia