St Austell
St Austell (kornubieraz: Austol edota S. Austel) Erresuma Batuko Ingalaterrako hego mendebaldean dagoen Kornuallesko hiri eta parrokia bat da. 2001eko erroladaren arabera 22.648 biztanle zituen, hortaz konderri honetako hiririk populatuena da (berez, konderri honetako hiriburua den eta 20.920 biztanle dituen Truro hiriburua baino populatuagoa dago).
St Austell Austol | |
---|---|
Kornualles | |
Administrazioa | |
Estatua | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Konderria | Kornualles |
Postakodea | PL25 |
OS grid kodea | SX011524 |
Geografia | |
Koordenatuak | 50°20′17″N 4°47′42″W |
Demografia | |
Biztanleria | 19.958 (2011) |
Bestelako informazioa |
Leku interesgarriak
St Austell udalerritik 5 kilometrora Eden Project delakoa dago, hau 50 hektarea zabalerako ingurugirogunea da, bertan hiru negutegi erraldoi daude, bakoitzak bioma bat babesten duelarik: batek klima heze tropikala birsortzen du, besteek berriz klima idor mediterranearra.
Iruditegia
- St Austellgo biaduktua.
- St Austellgo tren geltokia.
- Holy Trinity edo Trinitate Santuaren eliza.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.