St. Agatha
St. Agatha Darren Lynn Bousmanek zuzendutako beldurrezko filma estatubatuarra da, 2018an estreinatua, eta Hego Euskal Herrian El convento izenburu bikoiztuarekin banatua.
St. Agatha | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2018 |
Izenburua | St. Agatha |
Jatorrizko hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, film dramatikoa eta thrillerra |
Grabazio lekua(k) | Madison |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Darren Lynn Bouseman (en) |
Santi Leone blogari kritikariak Nunsplotaiton azpi-generoan kokatu du filma[1].
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Istorioa 1950eko hamarkadan gertatzen da, haurdun dauden eta baliabiderik ez duten neskak jastozen dituen moja etxe batean. Hasmentan moja nagusiak azalduko duen bezala, etxeak elizaren babesa galdu du, eta orain diru-emaile pribatuei esker bizi da. Sosaren truke, mojek “zaintzen” dituzten emazteki gazteen haurrak eskatzen dituzte, eta mojek pozik eman, familia dirudun horiek haurrei bizimodu hobea emanen dieten aitzakian. Sistemak funtziona dezan, beldurrezko erregimen zorrotza ezarria dago etxean[1].
Erreferentziak
- «St. Agatha» Odolaren mintzoa 2019-08-22 (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).