Saint-Nazaire

Saint-Nazaire (bretainieraz: Sant-Nazer) Frantziako Loira Atlantikoa departamenduko hiria da, Bro Naoned lurralde historikoan dagoena. 2013ko erroldaren arabera 68.513 biztale ditu.

Saint-Nazaire
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Loirerria
DepartamenduaLoira Atlantikoa
BarrutiSaint-Nazaireko barrutia
AlkateaDavid Samzun (en) Itzuli
Izen ofizialaSaint-Nazaire
Port-Nazaire
Posta kodea44600
Geografia
Koordenatuak47°16′25″N 2°12′50″W
Map
Azalera46.79 km²
Altuera6 m
MugakideakLa Baule-Escoublac, Montoir-de-Bretagne, Pornichet, Saint-André-des-Eaux, Saint-Joachim eta Trignac
Demografia
Biztanleria72.057 (2021eko urtarrilaren 1a)
170 (2020)
alt_left 36.609 (%50,8) (%46,3) 33.384 alt_right
Dentsitatea1.540,01 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakSaarlouis eta Haikou
saintnazaire.fr

Geografia

Loira ibaiaren bokalean kokatuta dago, Bretainian.

Historia

Arkeologoek uste dute Namnetes leinu galiarraren Corbilo hiriaren gainean eraikia dagoela. Hiri hau galiarren bigarren hiri handiena zen Massilia (Marseilla) hiriaren ondoren.

Bretoien arbasoa zen Troyako Brutusek sortu zuen Saint-Nazaire kondairaren arabera eta berarekin britoiek kolonizatu zuten Loiraren estuarioa. VI mendearen amaieran elizak Nazaio martiriaren erlikiak gordetzeko basilika bat eraiki zuen. Britainiako dukerriaren parte izan zen 1532an Frantziarekin bat egin zuen arte. 1756an gotorleku bat eraiki zuten 600 biztanleak babesteko.

XIX mendean industrializazioa iritsi zen. Bere kaia arrantzarako baino itsasontzi handien eskala gisa erabilia izan zen. 1970 hamarkadan Nantesko kaia itsasaldera eraman zuten eta 1975ean Saint-Nazaireko zubia eraiki zen estuarioa alderik alde zeharkatzeko.

Hizkuntzak

2007ko hasieran, herriko umeen %0,4a baino ez zegoen eskola elebidunetan matrikulatuta.[1]

Demografia

Hiri eta herri senidetuak

Saint-Nazairetar ezagunak

  • René-Yves Creston (1898-1964), artista eta politikaria, Art Seiz Breur mugimenduaren sortzailea
  • Yann Goulet (1914-1999), eskultore eta politikaria Bagadou Stourm armadaren buruzagia
  • Roger Lévêque, (1920-2002) txirrindularia
  • Tony Heurtebis, (1975 -), futbolaria

Galeria

Erreferentziak

  1. (Frantsesez) Ofis ar Brezhoneg: Hezkuntza elebiduna

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.